NEIKERek ingurumenari buruz iraunkorrak diren sistema energetikoekin klimatizatuko ditu bere instalazioak
Instalazioaren nobedade nagusia da beroa eta hotaz ekoizteko ahalmena duela
C02 balantzea neutroa denez, ez du berotegi efektua areagotzen
Bioenergiak eta energia ekoizteko sistema alternatiboek bide berriak irekitzen dituzte nekazaritzarako
NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak energia berriztagarrien alde egin du, biomasan, eguzki energia fotovoltaikoan eta efizientzia handiko bero ponpak dituen aprobetxamendu geotermikoan (COP 3) oinarritutako sistema berritzaile batekin, zeina berotzeko eta hozteko gai den, eta, horrenbestez, instalazioetako giroa kontrolatzeko. Energia garbia sortzeko sistema berriek gasolio eta propano bidezko sistema zaharrak ordeztuko dituzte; aukera horiek gehiago kutsatzen dute eta garestiagoak dira. Sistema berria martxan jarrita, NEIKER-Tecnaliak kalkulatzen du bere kostu energetikoa %20-25 baino gehiago murriztuko dela, eta CO2 igorpenak ere nabarmen murriztuko direla.
NEIKERek 2008. urtean proiektu bati ekin zion efizientzia eta aurrezpen energetikorako, eredu energetiko berriztagarriak eta ingurumenarekiko iraunkorrak ezartzeko helburuarekin. Zentro teknologikoak abiarazi zuen proiektuaren xedea izan da energia fosil konbentzionalak ordeztea eta eskakizun energetikoa NEURTU, ANALIZATU, KUDEATU premisetan oinarrituta kudeatzea.
Nekazaritzako ekoizpen intentsiboaren arazo nagusietakoa berotegiek funtzionatzeko behar duten berotasuna sortzea da. Erregai fosilen kostu handiaren ondorioz, azken urteetan, produkzioa ez da errentagarria, eta beste energi sistema alternatiboak bilatu dira, ingurumena errespetatuko dutenak. Hain zuzen, NEIKER-Tecnalia zentro teknologikoaren ikerketa ildoetako bat berotegiak klimatizatzeko modu berriak erabiltzea da, zentroa bere kabuz hornituko duen energia sortzeaz gain, teknologia horiek nekazariei transferitzeko azken helburuarekin.
Sistema berritzaileak eta ingurumena errespetatzen dutenak
Biomasa unitatearen nobedade nagusia da udan berotegian hotza sortzeko ahalmena duela, klimatizatzeko. Sistema berritzailearen oinarrian hotza xurgatzeko ahalmena dago, galdarak sortzen duen energiaren bitartez hotza sortuz. Orain arte, berotegien hozkuntza hotz sistema konbentzionalekin egiten zen, eta horiek energia elektrikoaren kantitate handia behar zuten ibiltzeko. Bioenergiaren unitateak balio handia du ingurumenari dagokionez, Euskadiko mendiak garbitzeko lanetatik datorren biomasa erabiltzen baitu; horrenbestez, balantze energetikoan CO2 igorpenak nabarmen murrizten dira. Biomasa balorizatzeak, kostu energetikoak murrizteaz gain, Ingurumenaren iraunkortasunean eta tokian enplegua sortzen laguntzen du.
Sistema geotermikoari dagokionez, berriz, lurpeko berotasuna aprobetxatzen du barrualdean tenperatura egokia lortzeko. NEIKER-Tecnaliak garatu duen sisteman, funtsean, hodi sare bat dago, 40 metro luze, metro eta erdiko sakoneran. Kanpotik hodietara airea ponpatzen da, ibilbide osoan zirkulatzeko. Lurraren tenperatura 15º C inguru denez, airea berotu eta berotegiaren barrualdean tenperatura horretan zabaltzen delarik, tenperatura uniformeagoa mantentzen da eta kontsumo energetikorik handiena eragiten duten jauzi termikoak murrizten dira. Sistema berritzaileak instalazioa ingurumena errespetatuz klimatizatzea lortzen du, eta beste erregaien beharra %60 baino gehiago murriztea lortzen du.
NEIKERen instalatutako mix energetikoak puntako karga elektrikoa murrizten du, hozkailu konbentzionalen ordez elkartruke geotermikoko sistema bati konektatutako efizientzia handiko bero ponpak erabiliz. Horrek eragin du mendekotasun txikiagoa izatea erregai fosilekiko, esaterako, sare elektrikoarekiko.
Arloa berotzeko/hozteko eredua kostu energetikoak murriztera zuzenduta dago, bai produkzioari dagokionez bai banaketa energetikoari dagokionez, eta kudeaketa eta mantentze lanak denbora errealean monitorizatutako datuetan oinarritzen dira, urrunetik ikuskatuta eta kudeatuta. Hor datuen historiko bat sortzen da, eta datuak erregistratu egiten dira eta sistema guztiak modu malgu eta eraginkorrean ikuskatu daitezke.
Teknologia lehen sektorera transferitzea
Nekazaritzako ekoizpen intentsiboaren arazo nagusietakoa berotegiek funtzionatzeko behar duten berotasuna sortzea da. Erregai fosilen kostu handiaren ondorioz, azken urteetan, produkzioa ez da errentagarria, eta beste energi sistema alternatiboak bilatu dira, ingurumena errespetatuko dutenak. Hain zuzen, NEIKER-Tecnalia zentro teknologikoaren ikerketa ildoetako bat berotegiak klimatizatzeko modu berriak erabiltzea da, zentroa bere kabuz hornituko duen energia sortzeaz gain, teknologia horiek nekazariei transferitzeko azken helburuarekin.
Bioenergiak eta energia ekoizteko sistema alternatiboek bide berriak irekitzen dituzte nekazaritzarako NEIKERek ezarri dituenak bezalako sistemek nekazaritzako elikagaietako instalazioak klimatizatzea ahalbidetzen dute eta, gainera, kontsumitzen duten energiaren zati bat ekoizteko gai dira, modu garbian eta ingurumena errespetatuz. Sektorearen etorkizuna natur ingurunea zaintzeari lotuta dago, eta, horregatik, NEIKER-Tecnaliak lehen sektore iraunkor baten garapena babesten du, ekonomikoki errentagarria, natur baliabideak errespetatuz eta balio erantsia eta enplegua sortuz.