Nesplora, «IÑAKI GOENAGA AITORPENA» Bikaintasun ekintzaileari

Gipuzkoa

Toribio Echevarria sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatzen dituzte, pertsona ekintzaileen lana aitortzeko, eta ekintzailetza berritzailea eta enpresa-proiektu berriak sortzea bultzatzeko. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoko ideia eta proiektu ekintzaileen sariketa nabarmenena bihurtu da. Sarien edizio honek 31 enpresa-ekinbide jaso ditu honako sektore hauetatik: industria/jasangarritasunetik, fabrikazio aurreratutik, bio/osasunetik eta IKTetatik

Premios_Toribio_2017Ekitaldian «Iñaki Goenaga Aitorpena» ere eman dute, haren bi kategorietan: Eibarko Enpresan eta Bikaintasun Ekintzailean. Sari horrek Eibarko enpresak eta ekintzaileak aitortu nahi ditu, haien berrikuntza teknologikoaren aldeko apustuan beren inguruaren garapen sozialari eta ekonomikoari nabarmen lagundu dioten horiek.

«IÑAKI GOENAGA AITORPENA» BIKAINTASUN EKINTZAILEARI

Nesplora

Duela bederatzi urte sortu zen enpresa hori, eta egunetik egunera indartzen ari diren teknologiak giza portaeraren analisirako erabiltzen ditu. Egun, enpresa lider bat da portaeraren diagnostikorako, tratamendurako eta analisirako irtenbide aurreratuetan.

«Enpresa Asmoak» eta «Enpresa Berria» kategorietako sariak 10.500 eurokoak dira, eta hainbat laguntza-, prestakuntza- eta aholkularitza-programetara sartzeko aukera ematen dute. «Nazioartekotzeko Babesa» deritzon kategorian saritutako enpresak ere laguntza ekonomikoak eta aholkularitza ditu, bere garapen-prozesua beste herrialde batzuetan egin ahal izateko.

Sari-banaketa

Toribio Echevarria sariak banatzeko ekitaldia eguerdian izan da, Eibarko Ik4-Tekniker zentroan. Besteak beste, honako hauek bertaratu dira: Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano; Eibarko alkatea, Miguel de los Toyos; Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua eta Estíbaliz Hernáez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua, Arantxa Tapia; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Ogasun eta Finantzetako diputatuak, Ainhoa Aizpuru eta Jabier Larrañaga.

Haien hitzaldietan, guztiek azpimarratu dute Toribio Echevarria sarien garrantzia eta pertsona ekintzaileen eta Euskal Autonomia Erkidegoko produkzio- eta enpresa-ehunaren eraldaketari laguntzen dioten proiektuen lanaren balioa.

Ekitaldian, Manuel Varelak, SILO aholkularitzako zuzendariak eta erosketa publiko berritzailean adituak, hitzaldi bat eman du erosketa publiko berritzaileak lehiakortasun-eragile gisa duen garrantziaz.

Sariketa sortu zenetik enpresa-arloko 597 ideia eta proiektu baino gehiago aztertu dira. Aurreko edizioetan saritutako proiektuek 37 milioi euro inguru inbertitu dituzte, eta 750 lanpostu baino gehiago sortu, horietako gehienak kualifikazio handikoak.

Partekatu

Beste berri batzuk