Next Generation EU Funtsari buruzko galderak eta erantzunak

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Martxoaren 18an, 12:00etatik 13:00etara, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Next Generation EU-ri buruzko galderen eta erantzunen saio batera gonbidatzen zaituzte. Next Generation, ekonomia suspertzeko Europako tresna da, eta 2021-26 aldirako 140.000 milioi euro inguru ditu transferentzia eta mailegu gisa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko erakundeei zuzenduta dagoen Webinar honek, enpresek eta erakundeek errekuperazio eta erresilientzia mekanismoko funtsetan duten sarbideari buruzko zalantza praktikoak argitzea du helburu.

Saioa Madrilen, Euskadin eta Galizian egoitza duen aholkularitza estrategiko Silo enpresak emango du. Nazioartean erreferentea, lankidetza publiko-pribatuen bidez ekimen berritzaileak diseinatzen, ezartzen, kudeatzen eta ebaluatzen espezializatua dago.

Izen ematearekin batera, Webinarrerako galderak bidaltzera animatzen zaituztegu. Galdera-erantzunak gai-multzoka taldekatu eta erantzungo dira.

IZEN EMATEA

Galderak bidaltzeko epea 2021eko martxoaren 12an amaituko da.

Partekatu

Beste berri batzuk