Nobedadeak Next Generation 19-10-2021

Nobedadeak Next Generation EU________

Gobernuak 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen Proiektua aurkeztu du
Helburu du pandemiaren ondoren suspertze ekonomikoa eta soziala finkatzea, bi tresnaren bidez: inbertsio produktiboa, ekonomia hazteko eta eraldatzeko palanka gisa, eta inbertsio soziala, gizarte kohesionatuagoa eta arrail gutxiagokoa lortzeko bidean aurrera egiteko. Laguntza gisa, Europako funtsetatik etorriko diren 27.633 M€ jasotzen dituzte.
Gehiago irakurri >

Arrakastaz itxi da emisio gutxiko guneak ezartzeko eta hiri-garraioa digitalki eta jasangarritasunaren aldetik eraldatzeko udalerrientzako laguntza-programaren lehen deialdia
188 udalerrik eskatu dituzte dirulaguntzak, 1.500 milioi euro inguru, hirietako deskarbonizazioa bizkortu, airearen kalitatea hobetu eta zarata arintzeko.

Gehiago irakurri >
Biodiversidad fundazioak laguntzak jarri ditu abian, zientzian eta naturak ematen dituen soluzioetan oinarritzen diren proiektu eraldatzaileei babesa emateko
Laguntzak Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planari lotuta daude, eta 88,75 M€-koak dira, hirien birnaturalizazioaren, biodibertsitatea kudeatzeko ikerketaren, bioekonomiaren eta lehorreratze eta CITES zentroen sareak sendotzearen bidez leheneratze berdea sustatzen duten proiektuetarako.

Gehiago irakurri >
Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak 4.831 M€-ko aurrekontua aurreikusten du industria-politikarako 2022rako
Bere historiako aurrekonturik handiena da, eta, haren bidez, industria-suspertzea finkatu nahi da, produktibitatea hobetu eta trantsizio ekologikorako eta digitalizaziorako industria-eraldaketa bizkortu.

Gehiago irakurri >
Onartu da 500 milioi euroko eskualdaketa egitea autonomia-erkidegoei, digitalizazio- eta konektibitate-proiektuetarako
Funtsen bidez Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko ekintza estrategikoen buru izatea espero da, herritarren eta enpresen konektibitatea sendotu eta handitzeko eta herritarren zeharkako gaitasun digitalak sustatzeko.

Gehiago irakurri >
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak nekazaritzako elikagaien suspertze eta eraldaketa ekonomikorako proiektu estrategikoa Ministroen Kontseilura eramango du, urtea amaitu aurretik
1.000 M€-ko zuzkidura ekonomikoa kalkulatzen da, eta lehen deialdiak 2022ko lehen seihilekoan egin ahal izatea.

Gehiago irakurri >
Funtsen arautegia____________________
Onartu da Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko egoitza eta etxebizitza sozialak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen errege-dekretua
4.420 M€-ko zuzkidura du, eta planak sei programatan antolatzen ditu; haietatik, bostek birgaitze-arloko jarduketekin dute zerikusia, eta batek, alokairu sozialeko etxebizitzaren eraikuntzaren sustapenarekin.
Gehiago irakurri >