Norberto López de Lacalle berriki hautatu dute Akademiko oso, Ingeniaritzako Errege Akademiaren bozketa bidez. López de Lacalle Ingeniaritza Mekanikoko katedraduna da, eta UPV/EHUko Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroaren sustatzaile eta zuzendaria. Bere inpaktu zientifikoa Espainian indize handieneko fabrikazio-ingeniaritzako ikertzailea izatean laburbiltzen da. Urte asko daramatza makina-erremintaren, fabrikazio-ingeniaritzaren eta aeronautikaren Euskadiko eta Espainiako sektoreekin lotuta. Irakasle gisa, Bilboko Ingeniaritza Eskolan dihardu.
Norberto López de Lacalle, Ingeniaritzako Errege Akademiako akademiko oso hautatua
Ingeniaritza Mekanikoko katedraduna eta Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroaren (CFAA) sustatzaile eta zuzendaria da
Espainiako ingeniaritzaren bikaintasuna, kalitatea eta konpetentzia sustatzen dituen erakundea da Espainiako Ingeniaritzaren Errege Akademia, bere diziplina eta jarduera-esparruetan. Hilean behin, 60 akademikoak osoko bilkurara deituta daude, Ingeniaritzako Errege Akademiarekin zerikusia duten gai guztiak aztertu, eztabaidatu eta antolatzeko.
Akademikoak Ingeniaritzako eta Arkitekturako diziplinetako 60 profesional nabarmen dira, arlo akademiko eta enpresarialetakoak, eta Espainiako ingeniaritzaren kalitatea eta gaitasuna sustatzeko zeregina betetzen dute.
“Gure lankidearekin, makina-erremintaren sektorearekin eta sektore giltzarrietan, hala nola aeronautikan, energia berrietan, automobilgintzan eta abarretan, erabiltzaile gehien dituenarekin, ahots kualifikatua izango du, gure enpresek ordezkatzen dituzten balioak ezagutarazteko, eta egunero balio sozioekonomikoa sortzen ahalegintzen diren pertsonak ezagutarazteko”, azpimarratu du Errege Akademiako prentsa oharrak.
CFAA
Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa (CFAA) produkziotik hurbil dauen ikerkuntza nibeletako harreman eredu bat bezala jaio da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatua eta finantziatua eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean laguntzaz martxan jarria. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Enpresa Elkarteaz osaturiko zentro misto bat da eta bere helburua amaierako aplikazioetan enfokaturik lan egitea da, fabrikazio teknologia aurreratuetan ezagutza sortzeaz gain.
Zentroan burutzen diren lanak seigarren eta zazpigarren ‘Manufacturing Readiness Levels’-etan lan egitera eta garatzera orientatzen dira, balidatze-probak ingurune adierazgarrietan egitea eskatzen diren mailetan. CFAA Euskadiko Parke Teknologikoen Zamudio/Derio campusa dago eta unibertsitateak enpresei egiten dien fakturazioaren zati garrantzitsu bat lortzen du.