Oncomatrix Stuttgarteko Unibertsitatearekin elkartu da metastasia blokeatzen duten sendagai berriak garatzeko
- Itunari esker sendagai biologikoak garatu ahalko dira, minbizi inbaditzaileetan metastasia eragiten duten zelulei zuzenean aurre egiteko.
- Bularreko eta pankreako tumore inbaditzaileen aurka erabiliko dira sendagaiak, zelula osasuntsuak errespetatuz.
Oncomatrix, tumore inbaditzaileen tratamendurako biosendagai pertsonalizatuak garatzen dituen euskal enpresa, Stuttgarteko Unibertsitatearekin hitzartu da minbizi inbaditzaileen kontrako sendagai berriak garatze aldera. Itunaren bidez, minbizi inbaditzaileetan metastasia eragiten duten zelulei zuzenean aurre egiteko immunosendagaiak garatu ahalko dira.
Immunosendagai berri horiek berritzaileak dira bi zentzutan:
– Lehenik eta behin, estroma peritumoralean, hau da, tumorea inguratzen eta metastasia errazten duten zeluletan dauden proteinetara espezifikoki bideratzen dira immunosendagaiak.
– Bigarrenik, jatorri biologikoko molekula antitumoral batez eta giza antigorputzez osatuta daude immunosendagaiak. Giza antigorputz horiek metastasiaren erantzule diren zeluletara eramaten dute molekula antitumorala, zelula osasuntsuak erasan gabe.
Hala, Oncomatrixek bide erabat berri/berritzaile bati ekin dio, modu espezifiko eta eraginkorrean estroma peritumoralari kontra egiteko eta metastasiaren zein minbiziaren aurkako borrokan laguntzen duten sendagai belaunaldi berriak lortzea azken helburua izanik.