Ongizatea eta Osasuna oinarri dituen eskaintza berriro Arabajo Teknologia Parkean
Baigene enpresak, Parkeko eraikin nagusian kokatuta dagoenak eta genetika ariketa fisikoari eta elikadurari aplikatzeaz arduratzen denak, Baigene Lab izeneko kirol-zentroa inauguratu berri du eraikin nagusiko beheko solairuan. Mundu mailako lehen Genetic Fitness zentroa da
Ariketa fisiko berritzailea da eta entrenamendu pertsonalizatura bideratutako genetikaren azterketa barneratzen du.
Honen bidez, Baigeneko taldeak zuretzat bidali digun gonbidapena helarazi nahi dizugu, doako lehen saioarekin entrenamendua proba dezazun.
Hona hemen horren inguruko xehetasunak.
Zein dira BaigeneLaben eta Genetic Fitnessen abantailak?
Emaitzak maximizatzen ditu ariketa fisikoaren gutxieneko dosiarekin.
Egon zaitez osasuntsu eta sasoi betean astean 40 minutu baino gutxiagorekin.
Ikuspegi integrala, erabat pertsonalizatua, zure genetikaren azterketari esker.
- Zenbat denbora behar dut?
Astean 30-40 minutu bakarrik
- Zertan datza entrenamendua?
Indarraren entrenamendu segurua, bizia, noizbehinkakoa eta zure konfiantzazko coacharekin zuzendutakoa
- Zer emaitza lortuko dut?
Zeure buruari ezarritako edozer helburu lortuko duzu edozer mailatatik abiatuta
- Zer taldek osatzen du Baigene?
Diziplina anitzetako gure taldeak (doktoreak kirolean, genetikan, elikaduran eta abar) behar duzun guztian lagunduko dizu.
- Non egin dezaket?
Arabako Teknologia Parkeko eraikin nagusian, Miñaon, beheko solairuan
Arabako Teknologia Parkeko langileek tarifan % 25eko beherapena eskuratuko dute.
Informazio gehiago hemen:
Webgunea: https://www.baigene.com/baigene-lab/
Harremanetarako: Telefonoa: 945141445 eta 640 095023
e-maila: info@baigene.com