OSASUNBERRI, 0 km-ko osasun industrian eta abangoardiako asistentzia sistema sanitario batean berrikuntza eta inbertsiorako lankidetza ekimena

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 25 enpresak, Basque Health Clusterrekin eta ASEBIOrekin batera, lankidetzan dihardute proiektu honetan, indarrak batzeko eta 0 km-ko osasun industria eta osasun sistema asistentziala indartzeko, eta, horrela, egungo pandemiaren eta etorkizuneko beste batzuen kudeaketa eraginkorra, integrala eta iraunkorra lortzeko

OSASUNBERRIk lau ekintza arlo biltzen ditu, konponbide integralak garatzeko: infekzio aurreko eta ondorengo diagnostikoa, terapia zelularrak eta farmakologikoak infekzioaren ondorioak murrizteko edo arintzeko, eta arretaren arloko berrikuntza eta inbertsioa. Hori guztia jasangarritasuneko, digitalizazioko, ezagutzaren babeseko eta abarreko zeharkako ekintzekin oinarritzen da

142 milioi euroko aurrekontu zuzenarekin, proiektua Next Generation funtsen helburu estrategikoekin lerrokatuta dago, azpiegituretan eta ikerketan lanpostuak eta inbertsioa sortuz, eta ekintzailetza eta eskualde garapena sustatuz

Gaur goizean aurkeztu da OSASUNBERRI, osasunaren industriako berrikuntza eta inbertsiorako eskualdeen arteko lankidetza ekimen bat, 0 km-koa. Helburua indarrak batzea, sinergiak sortzea eta sektore hori indartzea da, osasunaren arloan sortzen ari diren arriskuen kudeaketa eraginkorra, integrala eta jasangarria lortzeko, COVID-19k bizi izandakoa kasu.

Aurkezpen honetan parte hartu dute lankidetza ekimenean parte hartu duten 27 erakundeek, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuarekin eta Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Ekonomiaren eta Enpresen Garapeneko sailburuarekin batera.

OSASUNBERRIk enpresen, teknologia zentroen eta elkarteen kolektibo bat biltzen du, zeinek bakoitzak bere aldetik duen esperientzia aprobetxatu nahi baitu lantalde handi bat osatzeko, larrialdi egoeren kudeaketarekin zerikusia duten alderdi guztiak bilduko dituena eta, funtsean, diagnostikoei eta terapiei dagokienez osasun industriaren balio katea indartuko duena, eta, gainera, osasun laguntzako sarea integratuko duena.

Talde horrek 17 enpresa biltzen ditu, 15 enpresa txiki eta ertainak dira eta 2 farmazia  korporazio handiak; 5 ospitale, 3 erakunde zientifiko teknologiko eta 2 elkarte sektorial.

OSASUNBERRIren erronka hurbileko osasun sektorea indartzea eta “0 km” filosofiarekin jardutea da.

Proiektua bat dator Next Generation Europarako berreskuratze planean jasotako helburu estrategikoekin. Proiektu honek berrindustrializazioaren alderdiak azpimarratzen ditu, inguruko industria produktiboa suspertzea bilatuz; jasangarritasuna, “Km 0” ikuspegiari esker; ekodiseinua eta ekonomia zirkularrerantz orientatzea, eta digitalizazioa, produktu konektatuen garapenean eta hodeian lan egingo baita, Big Data ustiatzen eta eHealth industria bultzatzen.

OSASUNBERRIren helburuak lau alderditan oinarritzen dira: trakzio efektu industriala, balio katearen integrazio sektoriala, eskualdeartekotasuna eta ezagutzan eta esperientzia profesionaletan dauden sinergiak aprobetxatzea.

Proiektu global horrek 142 milioi eurotik gorako aurrekontua du lau urtean, eta 2022 eta 2023 urteen bitartean proiektuaren gehienezko inbertsioa jasoko dute.

Ekimen horrek eragin zuzena izango du: 300 lanpostu inguru sortuko dira, ekoizpen eta berrikuntza azpiegituretan inbertsioa erakarriko da, parte hartzen duten enpresen fakturazioa handituko da, I+Gn inbertituko da eta sektorean start-up-ak sortuko dira.

Eragin nahi den zeharkako inpaktuari dagokionez, OSASUNBERRIk hiru arlotan eragingo du: proiektuak izango duen trakzioari esker eragindako inbertsioak (400 MM € inguru); inguruneko ekintzailetza teknologikoari bultzada ematea; eta eskualdeko industria garapena, inguruneko industria eta ekoizpen sektorea sendotuz.

Lau helburu nagusi

OSASUNBERRI osasun sektorerako lankidetza ekimena da, eta honako helburu estrategiko hauek ditu, lau alderditan oinarrituta:

  • Trakzio efektu industriala, lanpostuak sortuz, enpresa berriak sortuz eta ekintzailetza sustatuz. Horren ondorioz, inguruneko osasun industria indartuko da.
  • Balio katearen integrazio sektoriala, gaixotasunen diagnostikoa eta prebentzioa, mota desberdinetako terapia eta tratamendu farmakologikoak, osasun laguntza, industria osagarriko eragileak eta berrikuntzaren eragile zeharkakoenak barne.
  • Eskualdeen arteko lankidetza. Izan ere, Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroan eta Madrilen kokatutako erakundeek parte hartzen dute lankidetzan, hurbiltasuneko zerbitzuaren ikuspegitik.
  • Ezagutzan eta esperientzia profesionaletan sinergiak sortzea.

27 parte hartzaile guztira, sektorearen jarduera eremu osoa hartzen dutenak.

Eskualdeen arteko proiektu horretan 17 enpresak parte hartzen dute, 15 ETEak dira eta 2 korporazio handi; 5 ospitale; 3 erakunde zientifiko-teknologiko; eta 2 elkarte sektorial. BIOLAN MICROBIOSENSORES enpresak gidatzen eta koordinatzen duen partzuergo bat da, eta erakunde hauek ere bertan daude: ASEBIO, ASUNCION KLINIKA, BASQUE HEALTH CLUSTER, BIOLAN HEALTH, C4E CONSULTING, CIC BioGUNE, CINFA, DHEMEN DESIGN, FAES FARMA, GALBAIAN, GOGOA MOBILITY ROBOTS, HISTOCELL, HOSPITAL AITA MENNI, IMQ, IKERLAT POLYMERS, INNOPROT, LAZPIUR, MIKROBIOMIK, MIZAR ADDITIVE, NARU INTELLIGENCE SOLUTIONS, P4Q ELECTRONICS, LARRAÑAGA PLÁSTICOS, QUIRÓN SALUD, TECNALIA, TEKNIKER eta VITHAS.

Erakunde espezializatu horiek guztiek ekimen komun baten zerbitzura jartzen dute beren ezagutza eta esperientzia, gizarte interes goreneko egoeretarako konponbide bideragarri, lehiakor eta eraginkor bat lortzeko, hala nola egungo pandemia, baina orainaz harago, osasun industria eta laguntza sistema indartu eta lehiakor bat lortzeko.

Partaide horiek guztiak OSASUNBERRIn integratzeak asmo handiko ikuspegi globala ahalbidetzen du, ikerketa, garapen teknologikoa, diseinu industriala, fabrikazioa, ziurtapena, babes intelektuala, joeren analisia, zaintza teknologikoa eta dibulgazioa barne hartzen baititu.

Lau ekintza arlo eta ondoriozko produktuak

OSAUNBERRIk ikuspegi integratzaile eta anitza du, diagnostikotik terapiara, prebentziotik kutsadurari eustera, asistentzia sistema iraunkor eta aurreratu baterantz. Teknologien garapenetik hasi eta fabrikazio gaitasun berriak ezartzeraino; lehiakortasun joerak zaintzea, jabetza intelektuala eta industriala babestea, eta hori guztia jasangarritasunaren eta digitalizazioaren testuinguruan.

Horrela, lau ekintza arlotan jarduten du:

  • OSASUNTEST, detekziora eta diagnostikora bideratua, testak eta beharrezko produktu sorta garatuz eta fabrikatuz: testen materialak eta osagaiak, tira erreaktiboak, isipuak, irakurgailu optikoak eta elektrokimikoak, manufaktura makinak, etab.
  • OSASUNTHERAPY, prebentziorako eta sendatzeko terapiak ditu ardatz: terapia zelularrak, farmakologikoak eta errehabilitatzaileak.
  • OSASUNASSISTANCE: osasun laguntzako sistema eraginkor, moldagarri eta hurbilean inbertituko du, osasun larrialdiei erantzuteko; berritzailea izango da, eta medikuntza pertsonalizatuaren eta OSASUNTEST eta OSASUNTHERAPY inguruneetan sortutako diagnostiko teknologia eta terapia berriak sartzearen aldeko apustua egingo du; digitalizatua izango da; eta jasangarria, prozesuak eta azpiegiturak optimizatuko ditu.
  • OSASUNCONNECT, aurrekoekiko zeharkako alderdiak eta ukiezinak diren batzuk jorratzen ditu, batez ere iraunkortasunaren eta digitalizazioaren eremuan.

Ekoizpen prozesuen hobekuntza jasangarrian eta diseinu industrial aurreratuan jartzen du arreta, ekodiseinuaren eta bizi zikloaren azterketaren ikuspegitik. Digitalizazioa sustatzen da, adibidez, gailu mediko digitalizatu berriak, hodeiko datu plataformak sortuz, algoritmoak eta sistema adimendunak garatuz.

Baina, horrez gain, garrantzitsua da azpimarratzea OSASUNBERRIk nazioarteko testuinguru globalean kokatzen dituen alderdiak: zaintza teknologiko lehiakorra eta berrikuntza irekiko lana, open-calls bezelako ekintzekin, ekimen teknologiko berriak sortzeko. Ahaztu gabe produktuen eta prozesuen jabetza intelektualaren kudeaketa, bai eta maila altuko gaitasun zientifiko-teknologikoak eta produktiboak ere, nazioarteko abangoardian jarriko baitute OSASUNBERRI.

Ekintza eremu horiek posible izango dira OSASUNBERRIk gaitasun teknologiko ugari hartzen dituelako hainbat arlotan: bioteknologia eta biologia molekularra, nanoteknologia, farmakologia, terapia zelularra, ingeniaritza elektronikoa, makina erreminta, robotika, teknologia optikoa eta elektrokimikoa, hodeiko SW garapenak, adimen artifiziala eta machine learning, plastikoaren injekzioa, ingeniaritza mekanikoa, etab.

Aurrekontua eta espero den eragina

OSASUNBERRIk 142 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua du, lau urtetan egingo den inbertsioa.  Zati bat 2020an eta 2021ean egindako inbertsioarekin hasiko da, baina 2022 eta 2023 ekitaldi nagusiak izango dira, aurrekontuaren % 76rekin.

Espero den eraginari dagokionez, OSASUNBERRIk 296 lanpostu sortuko ditu, 100 milioi euroko inbertsioa azpiegituretan eta 42 milioi euroko inbertsioa I+Gn eta enpresa parte hartzaileen fakturazioa % 20 handitzea espero du.

Zeharkako eta eragindako inpaktuari dagokionez, OSASUNBERRI sektoreko inbertsioen traktore bihurtuko da, eta 400 milioi euro inguruko inbertsio induzitua egingo du, batez ere enpresa parte hartzaile handien eskutik.

Ekintzailetza sustatzea ere espero da, “Open Call” batekin, proiektuaren inguruko empresa ekimen berrietarako deialdi ireki batekin.

Sortutako inpaktua eskualdeko industria garapenean egiaztatuko da; izan ere, osasun sektoreko industria indartuko da ingurunean, eta tokikotik eremu globalean eragingo du. Hurbiltasun eskaerei erantzutea da helburua, baina baita OSASUNBERRIri esker lortutako ezagutza eta esperientzia esportatzea ere.

www.osasunberri.com

Partekatu

Beste berri batzuk