Owasys-ek eta Fagor Electrónica-k “beren indarrak batu dituzte” floten kudeaketarako
Owasys, S.L., Bizkaiko Teknologia Parkeko 207 eraikinean kokaturiko enpresa, eta Fagor Electrónica S.Coop. dibisioa “balio erantsi handiko” baterako proiektu bat amaitzen ari dira, atxikitako telematikarekin eta ibilgailuen komunikazioekin loturikoa.
GPS teknologia abiapuntzat harturik, kasu honetan, Eroski teknologia hori erabiltzen ari da bere saltokietan saltzen dituen produktu freskoak hobetzeko. Halaber, Eroskik GPS gailuak jarri ditu produktu freskoen banaketarako erabiltzen diren 600 bat kamioitan eta, gainera, beste ezaugarri bat ere gehitu die: GPSaren eta produktuak garraiatu bitartean horiek duten tenperatura neurtzen duen zunda baten arteko konexioa. Teknologia-konbinazio honi esker, hotzaren katearen oinarrizko bi aldagai gurutzatzen eta kontrolatzen dira, hots, tenperatura eta denbora; era berean, horiek ahalik eta gehien doitu behar dira elikagaien amaierako kalitatea ziurtatzeko, beren segurtasuna bermatzeko eta, aldi berean, egoera txarrean dauden produktuen ondorioz sor litezkeen galera ekonomikoak txikiagotzeko.
Ibilgailu bakoitzean jarritako ordenagailuak Owasys-en zigilua du eta GPRS, bluetooth… konexutasuna eskaintzeaz gain, Linux sistema eragilea ere du, bezeroen eta sektoreen arabera hainbat aplikazio mailakatzea ahalbidetzen duena.