Parkea Musik Fest Donostiara itzuliko da irailaren 18an

Albisteak, BeParke

Euskadiko Parke Teknologikoko Donostiako Campusean egingo da Parkea Musik Fest jaialdiaren edizio berria. Ekimen honek Parkea osatzen duten pertsonen talentu musikala ospatzen du eta, aldi berean, lan-ingurunetik harago doan topagune bat sortzea du helburu

BeParke Klubaren barruan kokatzen den ekitaldi hau “Parkerentzako erronka” batetik sortu daeta ezinbesteko hitzordu bihurtu da Parke komunitatea musika, aisialdi eta kulturaren bidez indartzeko.

Zuzeneko musika Parke zigiluarekin
Zuzeneko emanaldiak izango dira jaialdiaren ardatz nagusia, eta hiru proposamen berezi aurkeztuko dira:

  • ALERTA PETROV
     Hard rock emozional ukituarekin.
  • LURRIN
    Indie rock proiektua, pop eraginarekin. Konfinamenduan sortua eta Gipuzkoan bizi diren musikariek osatua.
  • OM LILA
    House musikako DJ eta ekoizlea, ibilbide nazioartekoarekin. Elektronika alternatiboa, disko eta house uztartzen dituzten saioak.

Zozketak eta sariak ekitaldian zehar
Parkea Musik Fest jaialdian zozketak egingo dira, eta sarien artean egongo dira: Real Sociedad-en VIP sarrerak,spa eta brunch esperientziak, BBK Live eta Azkena Rock jaialdietarako sarrera bikoitzak, Aquariumerako sarrerak, Donostiako Zinema Fantastikoaren jaialdirako sarrerak… eta askoz gehiago!

Musika baino gehiago: bertaratzeagatik abantaila esklusiboak

  • Lehenengo 150 kontsumizio DOAN 17:00etatik aurrera.

  • BBK Live 2026-rako deskontu-kodeak (QR bidez, Campusean banatuko dira – stock mugatua).

Parkea Musik Fest ez da soilik musika. Komunitatea indartzeko, kultura partekatzeko eta ingurune sortzaile eta ezberdin batean gozatzeko aukera paregabea da.

Ekitaldiari eta BeParke Klubako jarduera irekiei buruzko informazio guztia eskuragarri dago:
 👉 www.parke.eus/kluba

Partekatu

Beste berri batzuk