Berdintasunaren inguruko lan-taldea, urteko helburuen planarekin
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Euskadiko Parke Teknologikoaren Plana Parkearen esparru eta jarduera-maila guztietan inpaktua izateko diseinatutako lau helburu estrategiko lortzeko ibilbide-orria da. Hona hemen lau helburu estrategiko horiek:
- Parkearen kulturan aukera-berdintasunarekiko konpromisoa indartzea.
- Parkearen lan-politikak emakumeentzako zein gizonentzako profesionalki garatzeko aukera berberak bermatzen dituela eta diskriminaziozko jardunbideak saihesten dituela ziurtatzea.
- Parkea espazio segurua, indarkeriarik eta jazarpenik gabea izan dadin lortzea.
- Hedapenerako eta gizartera hurbiltzeko ekintza guztiek genero-ikuspegia izan dezaten bermatzea.
Ikuspegi honekin bat eginez, Euskadiko Parke Teknologikoak Kontziliazio Plan bat ere ezarri du langileentzako, amatasunaren edo aitatasunaren ondoriozko enplegurako oztopoak eta lan-bizitzak familia-bizitzari jartzen dizkion mugak kentzeko helburuz, lana eta familia bateragarri egiten lagunduz.