Parke berdea eta smart parkea

Parke jasangarriagoa, arduratsuagoa, guztiontzako irisgarria eta mugikortasun hobekoa lortzeko helburuz lan egiten dugu.

Jasangarritasun, Mugikortasun eta Irisgarritasun Unibertsaleko Plana (#JMIUP) jarri du abian Parkeak

Plan horien helburua da lurraldea eta baliabideak modu arrazional eta jasangarrian erabil daitezen sustatuko duten neurriak ezartzea eta, aldi berean, parkeko espazio eta zerbitzu guztiei dagokienez, mugikortasun eta irisgarritasun unibertsala sustatzea.

Hiru planetan egituratuta dago JMIUP plana:

  1. Jasangarritasun Plana

    Energia-kontsumoa % 35 murrizteko eta kontsumitutako energiaren % 32 iturri berriztagarriekin sortzeko helburuak lortzeko urratsak ematen ari dira. Gainera, espazioa, energia eta natura-baliabideak modu arrazionalagoan erabiltzeko helburu orokorraren barruan, Plana Euskadiko Parke Teknologikoaren ingurunean ingurumena hobetu dadin laguntzen ari da, bai eta 2035erako autosufizientzia energetikoa lortzeko planteamenduan ere.

  2. Mugikortasun Plana

    Mugikortasun jasangarriko politikak eta estrategiak txertatzen ari dira Euskadiko Parke Teknologikoan, mugikortasun eraginkor, jasangarri eta segurua lortzeko. Besteak beste, intermodalitatea eta garraio publikoa eta kolektiboa erabil daitezen sustatzen ari da, baita ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ezarri eta joan-etorri partekatuetarako soluzioak abian jar daitezen ere, hala nola Parke Carpool aplikazioa.

  3. Irisgarritasun Unibertsalerako Plana

    Pertsona guztiek Euskadiko Parke Teknologikoko espazio fisikoetara eta eskaintzen diren produktu eta zerbitzuetara askatasunez eta modu autonomoan iristeko aukera izan dezaten bermatzeko oinarriak jartzen dira, irisgarritasun unibertsala galarazi edo mugatu lezaketen oztopoak kenduz. Helburu hau modu integralean lortu nahi da, Parkearen esparru bakoitzari zeharka, diziplina anitzetik eta sektore guztietatik helduz.

Erregai alternatibodun ibilgailuak

2030

Neutraltasun klimatikoa

Energia-kontsumoa % 35 murriztea

Energia berriztagarrien erabilera % 32 handitzea

> B energia-kalifikazioa izatea eraikinen % 40k

2035

Autosufizientzia energetikoa

2050

Energia-kontsumoa % 60 murriztea

Aldaketa batekin konformatzen zara edo aldaketa horretan parte hartu nahi duzu?

JMIUP planaren garapenak partehartze-eredu moderno eta aktibo baten aldeko apustua egin du, Parkea osatzen duten enpresek proposatutako irizpide eta soluzioak ezagutzera emango dituena, baita enpresa horietan lan egiten duten langileak, udal ordezkariak eta erakundeak eta interesdun eragile sozialak ere, besteak beste.

JMIUP planaren garapen horren barruan, Jasangarritasunari eta Mugikortasunari buruzko hainbat foro egitea aurreikusi da, Euskadiko Parke Teknologikoan dauden enpresetako langileen parte-hartzearekin.

Aldaketa horretan parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: PSMAU@parke.eus

GJH

Ezagut ezazu zer ekarpen egiten diegu Garapen Jasangarrirako Helburuei

Parkean Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetatik hamalauri zuzenean eragiten dieten zortzi ildo estrategiko ezarri ditugu, jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumen-jasangarritasunaren arteko oreka lortuz.

Ezagutu Garapen Jasangarriko Helburuekiko dugun konpromisoa

Mugikortasun jasangarrirako Plan bat dugu

Jasangarritasun, Mugikortasun eta Irisgarritasun Unibertsalerako gure estrategiaren inguruko xehetasun guztiak kontatuko dizkizugu.

Informazioa eskatu