Gure
talentua
-
%9 doktoreak dira
-
%30 I+Geko langileak
-
%55 Goi-mailako titulatuak
-
116 patente eskatu ziren 2023an
Euskadiren eraldaketa eta aurrerapen sozial, digital eta teknologikoa lideratzen dugu, herrialdea ekonomikoki haz dadin lagunduz.
Parkea zenbakitan
%9 doktoreak dira
%30 I+Geko langileak
%55 Goi-mailako titulatuak
116 patente eskatu ziren 2023an
%1 Euskal enpresetatik Parkean daude
Fakturazioaren %9 bideratzen da
%33 enpresa-inbertsioa I+Gean Euskadin (2023)
BPGren %8,2
Enpleguaren %10,1
Enpresen zerga-bilketaren %8,2
EUSTATek argitaratutako azken txostenean oinarritutako datuak
660 enpresa eta eragile teknologiko. Parke enpresen jardueraren pisu sektoriala
EIKT 22.92
Osasuna 18.14
Industria adimentsua 14.46
Energia 13.1
Ingeniaritza 10.1
Mugikortasuna 6.82
Ingurumena eta jasangarritasuna 5.18
Elikadura 5.46
Sektore aeroespazial eta aeronautikoa 3.82
Parkeak funtsezko eragilea izan nahi du etorkizuneko eta herrialdeko proiektuak sortzen, gizartearen oraina hobetzen lagundu eta etorkizuna sortzen parte hartuko duten azpiegitura berde eta adimentsuekin.
“Teknologia- eta enpresa-ekosistemak eratzen ditugu, gizateriaren erronkei erantzuten dieten enpresak eta talentua hartu eta haiei lagunduz”.
“Etorkizuneko eta herrialdeko proiektuetarako funtsezkoak izatea, azpiegitura erreferente, berde eta adimentsuekin”. Gizartearen oraina hobetu eta etorkizuna sortuko den lekua izatea”.
Zortzi ildo estrategiko garatu ditugu, Euskadiren eraldaketa-prozesua bultzatzeko helburuz, ekiteko hiru ardatz nagusiren bitartez: haztea, ekarpena egitea eta inpaktua izatea.
Espezializazio handiago baterantz bideratutako hazkundea, Eusko Jaurlaritzaren RIS3 estrategian oinarrituta, eta enpresen eta kanpusaren arteko lankidetza bultzatzea.
Ekintza komertzial proaktibo eta planifikatu baten bitartez egungo egitura osatuko duten negozio-eredu berriak identifikatzea eta txertatzea.
Lehendik dauden egiturak bilakatzea eta berriak sortzea, eredu Smart/digital eta jasangarri baterantz, azpiegitura horiek berrikuntzan erreferente bilaka daitezen.
Parkea enpresa-gizartea erlazioan funtsezko eragile gisa posizionatzea, bokazio espezializatuak sustatzeko gaitasunarekin eta emakumeari arreta berezia eskainiz, eta hazkunde ekonomikoa eta guztion ongizatea hobetzea.
Estatuan zein nazioartean aliantzen sarea indartzea, ekosistema handiagoak sortzeko eta Parkeko enpresek proiektu berrietan sartzeko aukera izan dezaten lortzeko.
Sareko antolaketa-eredu bat ezartzea, gaur egungo prozesuak hobetuko dituena eta kudeaketa operatiboko estandarizazio-tresna berriak txertatzeko aukera emango duena.
Parkeak bakarrik eskain ditzakeen eta enpresetarako negozio-balioa sortzen lagunduko duten zerbitzuak garatzea.
Marka-identitate berezia eta ezaguterraza sortzea, Parkeko jarduera ekonomiko, teknologiko eta sozialarekin lotuta egongo dena, eta proiektu berriak erakartzeko eta egungo bezeroen leialtasuna lortzeko gai izango dena.
Erakundeen arteko lankidetza, aurrerapena lortzeko
Euskadi harro dago babes instituzional zabala izateaz, instituzio publikoak, erakundeak, banketxeak, enpresa-erakundeak eta unibertsitateak baterako ahalegin batean inplikatuz.