ParkeApp abiarazi dute Euskadiko Teknologia Parkeek

Gipuzkoa

Tresna horri esker, bai Parkeetan lan egiten duten pertsonentzat bai bisitarientzat errazagoa izango da Parkeetara iristea eta bertatik ibiltzea. Izan ere, aplikazioak beharrezko informazio guztia eskaintzen du, enpresen kokapena, zerbitzuak, garraioa, aisialdia, ekitaldiak, denbora errealeko abisuak, eta baita “Speak & Ikasi” zerbitzu berria ere, hizkuntzen elkartrukatzea errazteko

 

Parkeak eta bertan instalatutako enpresak hobetzeko ideiak identifikatzea helburu duen “Erronka bat Parkearentzat” berrikuntza irekiko ekimenetik jaio da proiektua. ParkeApp martxan jartzearekin batera, ekimenaren ideia irabazleetako bati erantzun zaio

2017-04_ParkeApp_banner carrusel web-04ParkeApp abiarazi dute Euskadiko Teknologia Parkeek, alegia, “Erronka bat Parkearentzat” berrikuntza irekiko ekimenetik jaiotako aplikazioa. Horrenbestez, Parkeen kudeatzaileek ideia iragazleei erantzuteko konpromisoa bete da.

ParkeApp tresnari esker, Euskadiko hiru teknologia-parkeetan diharduten pertsonek eta baita horietara etortzen direnek modu argian eta intuitiboan ikusi ahalko dute Parke bakoitzeko askotariko informazioa: enpresak, zerbitzuak, aisialdia, garraioa, ekitaldiak, denbora errealeko gertakizunak. Horrela, Parkeei etekinik handiena ateratzeko aukera izango dute.

Enpresen eta eraikinen kokapenarekin loturiko zerbitzua da eskatuenetariko bat. Hemendik aurrera, askoz errazagoa izango da enpresa bat topatzea: sektorekako bilaketak egin daitezke, alfabetikoki ordenatutako zerrendaren arabera, edo testu-bilatzailean. Enpresa bakoitza behar den moduan idatzita agertuko da, eta haren geokokapena ere adieraziko da haraino heltzea errazteko.

Harrera handia izan duen beste funtzionalitate bat –dudarik gabe, elkarlana eta networking sareak ahalbidetuko ditu– “Speak & Ikasi” izan da. Hizkuntzen elkartrukerako zerbitzu hori gure teknologia-parkeetan dagoen kulturaniztasunaz baliatzen da. Enpresen eta profesionalen arteko elkarlana da Parkeko zuzendaritza-kideen lehentasunetako bat. Hortaz, etorkizunean, elkarlana sustatzeko funtzionalitateak hedatuko dira.

Partekatu

Beste berri batzuk