Patatak haize kontra

Araba

NEIKER-Tecnalia hainbat patata aldaera aztertzen ari da tolerantziak edo erresistentziak ematen dituzten geneak identifikatzeko, muturreko lehorte eta hotz eta bero egoeretarako

Ikerketa bi urte barru amaituko da eta aldaera hobetuak lortzea ahalbidetuko du, nekazaritza iraunkorragoa garatzeko

Proiektua “FAO-Treaty”-k kofinantzatzen du, proiektu estandar baten esparruaren barruan: “Support to the co-development and Technology Transfer”

Potatoes in FieldEusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mendeko sozietate publiko NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak ikerketa proiektu bat burutu du, klima aldaketarekin aurreikusten diren baldintzetara ondoen egokituko diren pata aldaerak ikertzeko, aurreikusten baita euria urrituko dela eta muturreko hotz eta bero tenperaturak egongo direla.

Zentro teknologikoa garatzen ari den proiektuak tolerantziak edo erresistentziak ematen dituzten patataren geneak identifikatzea da, etorkizuneko baldintza klimatikoetara ezin hobeto egokituko diren patata aldaera berriak lortzeko. Horrez gain, ikerketak gaur egungo patata aldaerek lehorte handiago eta tenperatura altuago eta baxuagoetan zer portaera izango duten jakitea lortu nahi du. Finean, proiektuaren xedea da nekazaritza sektorearen lehiakortasuna hobetzea, nekazaritza iraunkorragoa lortze aldera.

PATATA (SOLANUM TUBEROSUM)

Patata (Solanum tuberosum) munduko hirugarren elikagai laborerik garrantzitsuena da, gariaren eta arrozaren ondoren (artoa batez ere bazkatarako erabiltzen da), eta ekarpen nabarmena egiten dio munduko elikagaien hornikuntzari. Lantzen diren patata espezie gehienak ez daude klimaren aldaketaren mehatxuetarako egokituta, baina baliabide handiak daude, germoplasma moduan, patataren basoko aldaeretan, zeinek gene garrantzitsuak dituzten hainbat estres motarekiko erresistentzia edo tolerantziarako.

Dibertsitate genetikoaren zati handi bat Peru eta Boliviako inguru andetarretan aurkitzen dira. Proiektuaren helburua da landutako zein basoko germoplasma karakterizatzea hainbat estres biotiko eta abiotikorekiko erresistentzia eta tolerantziari dagokionez, teknika molekularrak erabiliz, eta ondoren hori ustiatzea, hobekuntza genetikoaren bitartez, klima aldaketara egokitutako patata aldaera berriak lortzeko.

Azterketa geomikoek aukera ematen dute germoplasma modu efizientean karakterizatzeko, maila molekularrean, eta hobekuntza programak azeleratzeko. Ezaugarri baliagarrietarako gene hautagaiak detektatzeak aukera ematen du markagailuz lagundutako hautaketan aplikatzeko (MAS)´–dagozkion markagailuak garatu ondoren–, hobekuntza programen barruan. Gene horien dibertsitate alelikoa aztertuko da, kultibatutako zein berez sortutako espezieen barruan, eta eragin partikularren analisia egingo da; horri esker, aleloen konbinazioak hautatu ahal izango dira eta xede horietarako aldaerarik eraginkorrenak identifikatu edo garatu.

Ikerketa Papaclima proiektuaren parte da, eta bazkideak dira NEIKER-Tecnalia, La Molinako Nekazaritza Unibertsitatea (Peru), INIAP (Ekuador) eta San Francisco Unibertsitatea (Ekuador), eta FAOk finantzatzen du.

AZTERKETAREN ONURAK

Proiektuaren ikertzaile taldeak aurreikusten duenez, 1.500 nekazari inguru eta euren familiak baliatuko dira klima aldaketara egokitzeko garatutako aldaeren erabileraz, eta produkzioan galerak ekidingo dituzte; horrenbestez, tokiko nekazariak elikatzea eta euren nekazarien sarrerak handitzea segurtatuko da.  Proiektuak, halaber, garapen bidean dauden hainbat herrialdetan baliabide urriak dituzten nekazarien elikadura aldatzen eta hobetzen lagunduko du, elikadura eta nekazaritzako baliabide fitogenetikoen kudeaketa iraunkorra indartuz.

Horrez gain, aurreikusten da datozen urteetan patataren laborea gutxienez %10 haziko dela, batez ere aurkako baldintza agrolimatikoak dituzten eskualdeetan. Proiektua La Molina Nekazaritza Unibertsitateak koordinatzen du, eta NEIKER-Tecnaliak beharrezko teknologia garatzen eta transferitzen du. Proiektuak patata landaketen mugak zabaltzen lagundu nahi du eta, ondorioz, pataten dibertsitatea galtzeak eta desertifikazioak eragingo duten inpaktua murriztu.

NEIKER-Tecnaliako teknikariek aldaera bakoitzaren informazio genetikoa jaso dute landarea estresatuta dagoenean, hau da, lehorte, hotz edo beroko baldintza zailetan dagoenean. Horrenbestez, landarea estres jakin baten menpe dagoenean zein gene espresatzen ari den ikusi daiteke. Teknika horri esker, lehorteari eta hotzari eta beroari erantzuteko mekanismoan parte hartzen duten genomaren geneak identifikatu daitezke.

Landarea lehorte, hotz edo beroarekiko erresistenteago bihurtzen duten geneak identifikatzea funtsezkoa da, etorkizuneko klima aldaketari egokituko zaizkion aldaera berriak garatu ahal izateko. Gene horietan dagoen aldakuntza alelikoa analizatu behar da gero, eta alelo bakoitzak eta aleloen arteko konbinazioak aztertutako estresekiko tolerantzi mailaren gaineko ondorioak zehaztu behar dira, hobekuntza programetan parental egokiak hautatu eta konbinatu ahal izateko. Halaber, ezinbesteko informazioa da gaur egungo aldaerek klima aldaketaren eraginaren aurrean zer portaera izango duten ezagutzeko.

Proiektuaren gaineko informazio zehatza: http://www.papaclima.com/

Partekatu

Beste berri batzuk