Materialen Europako Plataforma (EUMAT) koordinatzen du Teknikerren, materialen arloko Europako ikerketa-estrategia antolatuz eta dinamizatuz. Halaber, Europako ikerketa-proposamen berrien ekimenak sustatzen ditu. Ikertzaile gisa, nabarmentzekoa da gaur egun Biosmart proiektu europarrean duen parte-hartzea. Proiektu horrek biomasatik eratorritako bilgarriak garatzen dihardu; bilgarri horiek sentsoreak izango dituzte, elikagaien narriadura-egoera detektatzeko.