Itelazpiko emisio-zentroen euskarri diren azpiegitura fisikoen arduraduna. Bere eskumenen artean, azpiegitura nagusiak egokitzeko obrak zuzentzea ageri da (sarbide-pista, perimetroko hesia, etxolak, lurrak, telekomunikazio-dorreak, sarbide-kontrola, klimatizazioa). Era berean, azpiegitura horien mantentze- eta kontserbazio-zerbitzuez ere arduratzen da. Jessicak, era berean, gure jarduerak ingurune naturalean eragiten duen inpaktua minimizatzera bideratutako neurriak koordinatzen ditu, bai eta okupatutako espazioak saritzeko eta berreskuratzeko ekintzak ere –hala nola basoberritzeko ekintzak–. Emakumeak eta neskak zientzian eta teknologian sustatzeko dugun konpromisoaren barruan, Jessica Inspira STEAM programaren aholkulari gisa ari da parte hartzen aurten.