Tenperaturan, ph-ean eta redoxean sentikorrak diren polimeroekin egindako makro eta mikrogelen sintesia eta karakterizazioa. Sistema horiek interesgarriak dira biobateragarritasunagatik, toxikotasun txikiagatik, erantzuteko gaitasun espezifikoagatik eta ura atxikitzeagatik, besteak beste. Gai dira egituran farmakoak atxikitzeko eta askatzeko, eta zauriak edo gaixotasunak tratatzeko erabil daitezke