Bere ikerketa-jarduera, batez ere, muturreko aplikazioetarako materialen garapenean oinarritzen da –horien artean, fusio nuklearra edo sektore petrokimikoa nabarmentzen dira–. Gaur egun, honako lan-ildo nagusi hauek jorratzen ditu: prestazio handiko kobrezko aleazioak; oxido-sakabanaketekin indartutako altzairu herdoilgaitzak (Oxide Dispersion Strengthening, ODS), bero-fluxuarekiko erresistentzia handia dutenak; korrosioarekiko erresistentzia handia duten superduplex altzairu herdoilgaitzak, guztiak ere ibilbide pulbimetalurgikoari jarraikiz lortuak, presioa eta tenperatura aldi berean aplikatuta lorturiko sendotzea barnean harturik (Hot Isosctatic Pressing, HIP). Gainera, azken urteetan material disimilarren arteko lotura sendoak egoera solidoan zabaltzearen bidez garatzeko ikerketa-proiektuetan parte hartu du, HIP teknika aplikatuz, bai eta fabrikazio gehigarriaren bidez osagai metalikoak lortzeari buruzko ikerketa-proiektuetan ere.