Presta zaitez EPBD Europako Zuzentaraurako: eraikinen elektrifikazioak eta berritzeak eragindako sute-arrisku berriak

Albisteak, Bizkaia

Elektrifikazioa, jasangarritasuna eta segurtasuna: eraikuntzaren erronka berria

Eraikinen parkearen elektrifikazioak eta EPBD (EU/2024/1275) Europako Zuzentarau berriak aurrekaririk gabeko eraldaketa bizkortzen ari dira. Material jasangarriak, soluzio industrializatuak, eraikinetan integratutako energia fotovoltaikoa (BIPV), energia biltegiratzeko sistemak eta mikromugikortasun elektrikoa eraginkortasuna handitzen ari dira, baina, aldi berean, sektoreak oraindik modu bateratuan ebaluatzen ez dituen sute-arriskuaren agertoki berriak ere sortzen dituzte.

Berrikuntzaren eta segurtasunaren arteko arrakala horrek irizpide aurreratuak, metodologia integralak eta datu esperimental sendoak eskatzen ditu.

Erronka horri erantzuteko, TECNALIAko Suaren Ingeniaritzako taldeak erreferentziazko jardunaldi tekniko bat antolatu du, ezagutza zorrotza, benetako kasuak eta gaur egun diseinatzen eta berritzen ari garen eraikinetan aplikatu daitezkeen tresnak eskaintzeko helburuarekin.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN-EMATEAK

Partekatu

Beste berri batzuk