Nor gara

Euskadiren eraldaketa eta aurrerapen sozial, digital eta teknologikoa lideratzen dugu, herrialdea ekonomikoki haz dadin lagunduz.

Parkea zenbakitan

Ezagut itzazu Parkeak adierazle sozioekonomiko nagusietan duen garrantzia erakusten duten datuak eta estatistikak

Gure
talentua

  • %9 doktoreak dira

  • %30 I+Geko langileak

  • %56 Goi-mailako titulatuak

  • 121 patente eskatu ziren 2022an

I+Geko
jarduera

  • %33ko enpresa-inbertsioa I+Gean Euskadin (2022 Datua)

  • Fakturazioaren %10,1 bideratzen da

Euskal
ekonomia

  • BPGren %7

  • Enpleguaren %7

  • Enpresen zerga-bilketaren %6,7

Sektoreak
eta enpresak

650 enpresa eta eragile teknologiko. Parke enpresen jardueraren pisu sektoriala

  • EIKT 24.12

  • Osasuna 17.49

  • Industria adimentsua 14.95

  • Energía 12.41

  • Ingeniaritza 10.72

  • Mugikortasuna 5.78

  • Ingurumena eta jasangarritasuna 5.5

  • Elikadura 5.08

  • Sektore aeroespazial eta aeronautikoa 3.95

Misioa, ikuspegia eta balioak

Parkeak funtsezko eragilea izan nahi du etorkizuneko eta herrialdeko proiektuak sortzen, gizartearen oraina hobetzen lagundu eta etorkizuna sortzen parte hartuko duten azpiegitura berde eta adimentsuekin.

Misioa

“Teknologia- eta enpresa-ekosistemak eratzen ditugu, gizateriaren erronkei erantzuten dieten enpresak eta talentua hartu eta haiei lagunduz”.

Ikuspegia

“Etorkizuneko eta herrialdeko proiektuetarako funtsezkoak izatea, azpiegitura erreferente, berde eta adimentsuekin”. Gizartearen oraina hobetu eta etorkizuna sortuko den lekua izatea”.

Balioak

  • Bikaintasuna
  • Bezeroa: gure DNA
  • Konpromiso Soziala
  • Erronkekiko pasioa
  • Jasangarritasuna
  • SAREA gara

Estrategia

Zortzi ildo estrategiko garatu ditugu, Euskadiren eraldaketa-prozesua bultzatzeko helburuz, ekiteko hiru ardatz nagusiren bitartez: haztea, ekarpena egitea eta inpaktua izatea.

Haztea

Hedapen geografikoa eta espezializazioa

Espezializazio handiago baterantz bideratutako hazkundea, Eusko Jaurlaritzaren RIS3 estrategian oinarrituta, eta enpresen eta kanpusaren arteko lankidetza bultzatzea.

Negozioa hedatzea

Ekintza komertzial proaktibo eta planifikatu baten bitartez egungo egitura osatuko duten negozio-eredu berriak identifikatzea eta txertatzea.

Azpiegitura Smart eta jasangarria

Lehendik dauden egiturak bilakatzea eta berriak sortzea, eredu Smart/digital eta jasangarri baterantz, azpiegitura horiek berrikuntzan erreferente bilaka daitezen.

Ekarpenaegitea

Gizartea

Parkea enpresa-gizartea erlazioan funtsezko eragile gisa posizionatzea, bokazio espezializatuak sustatzeko gaitasunarekin eta emakumeari arreta berezia eskainiz, eta hazkunde ekonomikoa eta guztion ongizatea hobetzea.

Aliantzen sarea

Estatuan zein nazioartean aliantzen sarea indartzea, ekosistema handiagoak sortzeko eta Parkeko enpresek proiektu berrietan sartzeko aukera izan dezaten lortzeko.

Sarean lan egiteko modua

Sareko antolaketa-eredu bat ezartzea, gaur egungo prozesuak hobetuko dituena eta kudeaketa operatiboko estandarizazio-tresna berriak txertatzeko aukera emango duena.

Inpaktuaizatea

Zerbitzu bereizgarriak

Parkeak bakarrik eskain ditzakeen eta enpresetarako negozio-balioa sortzen lagunduko duten zerbitzuak garatzea.

Parkea marka

Marka-identitate berezia eta ezaguterraza sortzea, Parkeko jarduera ekonomiko, teknologiko eta sozialarekin lotuta egongo dena, eta proiektu berriak erakartzeko eta egungo bezeroen leialtasuna lortzeko gai izango dena.

Erakundeen babes sendoa

Erakundeen arteko lankidetza, aurrerapena lortzeko

Euskadi harro dago babes instituzional zabala izateaz, instituzio publikoak, erakundeak, banketxeak, enpresa-erakundeak eta unibertsitateak baterako ahalegin batean inplikatuz.

Arabako Foru Aldundia / Diputación Foral de Álava
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia
Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa
Donostia / San Sebastián
Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
Zamudioko Udala
Álava Agencia de desarrollo
Bizkaia Azpiegiturak
Kutxabank
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Zu ere gure ekosistemako parte izan zaitezke

Komunitate hau zure enpresaren arrakasta bultzatzeko nola aprobetxa dezakezun kontatuko dizugu

Informazioa eskatu