S21sec eta Ikusi enpresak eta IK-4 teknologi zentroak krimen antolatuaren aurkako datuak partekatu ahal izateko plataforma bat sortu dute
- Plataforma hau, uztaila, Donostiako Teknologi Elkartegian hasiera eman zaion CARPER egitasmo europarran kokatzen da
S21sec enpresak burutzen du CARPER proiektu europarra, non sei naziotako beste 16 agentek ere parte hartzen duten, besteak beste, Vicomtech-IK4 teknologi zentroak eta IKUSI enpresak. Proiektuaren helburua Europako segurtasun agentzia nagusiei eta segurtasun indarrei informazioa partekatzeko eta krimen antolatuaren prebentzioan elkarrekin lan egiteko aukera emango dien plataforma bat garatzea da.
Ekimena uztailan aurkeztu zen Donostiako Teknologi Elkartegian, krimen antolatuari buruzko hitzaldi batzuren barruan. Aurkezpenean S21sec enpresako aholkularitza batzordeko presidentea, Juan Antonio Gómez; Vicomtech-IK4ko zuzendari nagusia, Julián Flórez; eta Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza eta Informazioaren Gizartearen zuzendaria, Xabier Sabalza izan ziren.
CARPER (Collaborative Information, Acquisition, Processing, Exploitationd and Reporting for the prevention of organised crime) proiektuaren helburu nagusia plataforma bateratua sortzea da krimen antolatua prebenitzeko. Hau da, nazio ezberdinetako polizien arteko elkarkidetza ahalik eta gehien hobetzea edukin eleaniztunak eta ikusentzunezkoen azterketa automatizatuaren bidez, testu-prozesaketa semantikorako teknologiez eta irudien, bideoen eta soinu-dokumentuen azterketa zehatzez lagunduta.
S21sec enpresak, bere zibersegurtasunaren ikerketa, berrikuntza eta garapen zentrotik, burutzen du proiketua eta banatzen den bederatzi lan-multzoetako hiru koordinatzen ditu, besteak beste, proiektuaren kudeaketa, plataformaren arkitekturaren eta erabiltzailearen ezaguarrien diseinua eta sistema ezberdinen arteko lankidetzak eta kudeaketak funtzionatu ditzan beharrezko aplikazioa gauzatzea.
Bere aldetik, Vicomtech-IK4 teknologi zentroa, konputagailuen bidezko ikusmenan, teknologia multimedian eta edukinen azterketan espezializatua, proiektuari bere azken belaunaldiko teknologia emateaz arduratzen da.
Eta IKUSI enpresa, elektronika eta IKT-aren arloetan soluzio integratuen hornitzaile multinazionala, segurtasunaren arloan esperientzia zabala duena, datuak hartu eta ateratzeko sistema bat garatzen arduratuko da bideo-azterketa adimenduko teknologiak erabiliz.
CARPER proiektuak 7,2 milioitako aurrekontua du eta Europar Batzordearen laguntza du segurtasuneko Zazpigarren Esparru Programaren barruan.