Sarenet enpresak airearen kalitateari buruzko araudi berria betetzeko, CO2 isuriak kontrolatzeko zerbitzu berri bat merkaturatu du

Albisteak, Bizkaia

Gune itxietan aireztapen egokia lortzeko helburuarekin

Eraikinetako konektibitatearekin integratuta, eremu estrategikoetan kokatutako sentsore-multzo batean oinarritzen da, eskariaren araberako aireztapena erregulatzen eta airearen berrikuntza optimizatzen laguntzeko

Ikastetxeak eta Udalak, CO2 kontzentrazioa gainbegiratzen duten teknologia horiek izateko interes handiena duten erakundeak

Sarenet (https://www.sarenet.es), Internet zerbitzuen hornitzaileak, enpresetan espezializatua, zerbitzu berri bat merkaturatu du airearen kalitatea monitorizatzeko, espazio itxietako CO2 maila neurtzen duten sentsoreak erabiliz. Sentsoreek bildutako CO2 mailak eta temperatura nibelak, eraikinean arnasten den airearen kalitatearekin, aireztapen-mailarekin eta airea berritzearekin erlazio zuzena dute, baita aerosolen kontzentrazioarekin ere. Kontzentrazio hori maila baxuetan mantentzea  garrantitsua da COVID 19 bezalako birusen hedatzea saihesteko.

Honezgain, sentsoreek CO2 kontzentrazioa gainbegiratzen dute eta modu erabakigarrian aireztapenaren erregulazio eraginkorragoa lortzen laguntzen dute. Azken batean, kontsumo efizienteagoa sortzen du, eta horrek kostuak nabarmenki murriztea ekar dezake.

Sarenetek, azken aldi honetan, soluzio hauen eskariaren hazkundea nabaritu du, batez ere udalen aldetik (kiroldegiak, aparkalekuak, udalbatzarrak…) eta ikastetxeen aldetik (ikasgelak, jantokiak, areto nagusiak….kudeatzeko). Alde horretatik, bai Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeak, bai Hezkuntza Sailak, ikastetxeei espazio itxietan beren aire-neurgailuak martxan jar ditzatela eskatu diete.

Eskaera honi erantzuteko, Sarenet enpresak sentsore hauen instalazioa eskaintzen du. Sentsore horiek CO2 kontzentrazio-indizeari buruz ohartarazten dute, eta 1.000 ppm-ra iristean zonaldeak aireztatzera behartzen dituzte, airearen kalitatea bermatzeko.

Sentsoreen datuak, Internet gune seguru batetik eskuragarri dagoen cloud plataforma batean biltegiratzen dira. Zerbitzu hau eskaintzeko beharrezkoak diren kudeaketa tresnak, monitorizazio eta alerta sistemak kontuan harturik.

Era berean, giltza-eskura soluzio baterako beharrezkoak diren elementu guztiak jasotzen ditu: ekipamendua (sentsoreak), konektibitatea, datuak plataformaraino segurtasunez bidaiatzeko, datuen gordeketa eta erabiltzeko behar den softwarea.

Partekatu

Beste berri batzuk