Sarenet enpresak “Iot eta 4.0 Industria” kategorian saria lortu du Kide S.Coop-en ezaritako proiektuarekin

Albisteak, Bizkaia

Comunicaciones Hoy aldizkariaren sarien 12. edizioko epaimahaiak sari honekin onartudu inplementatutako proposamenaren eraginkortasuna, konexioen eskuragarritasun iraunkorra bermatzeko eta segurtasuna optimizatzeko

IT/OT sareak segmentatzean eta sekurizatzean datza, IT ingurune tradizionaleko sarea eta OT edo ekoizpen-planta bereizteko

Sarenet (https://www.sarenet.es), Internet zerbitzuen hornitzaileak, enpresetan espezializatua, Kide S. Coop. enpresan IT/OT sareen segmentazio eta sekurizazio proiektu berritzailea ezartzeagatik saritu dute. Mondragon taldeko kideak, hotz ganberak, panel isolatzaileak, hozkailu ateak, hotz ekipamenduak eta lehortegiak fabrikatzen ditu, merkatuan soluzio integral eta bakarra eskainiz. Comunicaciones Hoy aldizkariko epaimahaiak, Sarenet hautatu zuen irabazle IoT eta 4.0 Industria atalean, 12. edizio honetan aurkeztutako 100 proiektu baino gehiagoren artean.

Kide S. Coop. enpresak IT/OT sareen segmentazio eta segregazio estrategia birplanteatu zuen, konexioen segurtasuna optimizatzeko eta, aldi berean, eskuragarritasun iraunkorra bermatzeko. Helburu horiek bete ahal izateko, Sarenetek segmentazio prozezu dinamikoa prestatu zuen, sareen erabilera desegokiak ekiditzeko eta, erasoren bat jasanez gero, birusak ez zabaltzeko, fisikoki konekatuta dagoen portuari zonalde bat esleitu beharrean, autentikatzen den erabiltzaile bakoitzaren arabera ezarri zen.

Aldi berean, segurtasun-ekipamendua instalatu zen Fortinet teknologia erabiliz, enpresaren inguruneen arteko komunikazioak filtratzeko eta arauak zehaztuz urruneko sarbideak kontrolatzeko.

Laburbilduz, bezeroak bere sarea hobetu du, kalitate handiagoko soluzio fidagarriago batekin, instalazioetan gerta litezkeen arazoak sahiestuz eta eskuragarritasuna bermatuz. Gainera, MPLS saretik igarotzen den trafiko kritikoa orain duen monitorizazio-tresnarekin aztertu daiteke konpainiako IT eta informatika arduradunei eguneroko lana erraztuz.

 

Partekatu

Beste berri batzuk