Sarenetek konexioak bermatzen ditu 4.0 Industriara egokitzean

Albisteak, Bizkaia

Sarenet enpresak Ulma Conveyor Components-en konexioak ziurtatzen ditu 4.0 industriara egoitzeko 

Ezarritako soluzioa IT eta ekoizpen plantan jarri zen martxan. Sareen segmentazioan oinarritu zen eta aldi berean, bi inguruneen arteko komuniazioak filtratzeko azken belanunaldiko firewall-ak instalatu ziren.

Abian jartzeak sarearen erabilera okerra ekiditzea, diseinuko eta fabrikazio prozesuetan datu kritikoen espozizio-plana murriztea eta urrutiko sarbide seguruagoa lortzea lortu du

Sarenet (https://www.sarenet.es), Internet zerbitzuen hornitzaileak, enpresetan espezializatua, soluzio berri bat martxan jarri du ULMA Conveyor Components enpresan (http://www.ulmaconveyor.com) IT eta OT sareen arteko komunikazioak nabarmen hobetzen dituena. Azken belaunaldiko ziurtasun tresnak erabiliz azpiegitura ahalik eta gehien babesteko helburuarekin.

 ULMA Conveyor Components ontziratu gabeko garraiorako osagaiak (arrabolak, girlandak, euskarriak eta danborrak) diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen dituen enpresa da, batez ere meatzaritza, energía, zementu eta altzairu sektoreei zuzendua, bai nazio mailan, bai nazioartean.

Egoitza nagusia Otxandion (Bizkaia) du, eta filial komertzialak Alemanian, Txilen, eta Perun. Konpainia ULMA Taldeko kide da, Espainiako Iparraldeko enpresa-holding garrantzitsuenetako bat. 60 urte baino gehiagoko historiarekin, 81 herrialdetan dago, 5.500 langilerekin eta 900 milioi euroko salmenta-bolumenarekin.

Atzerrian filialak irekitzeak, produkzio-sistema askoz automatizatuago baterantz gero eta eraldaketa handiagoa izateak, elkarren artean eta kanpoaldearekin Internet bidez konektatutako elementuen hazkuendeak, eta, azken batean, 4.0 Industriarako aurrerapen geldiezinak ULMA Conveyor Components enpresak erabaki zuen zibersegurtasun Industrialeko adituengana jotzea, hala nola, Sarenetengana, bere komunikazio sarea segurtasun egitura batekin babesteko, bere lantegiaren funtzionamendu egokia arriskuan jartzea sahiestuz. Batez ere, irtenbide pertsonalizatua eta aholkularitza iraunkor eta hurbila bilatzen zen proiektuaren kudeaketan, erakundearen IoT ingurune osorako, industria digitalaren inkorporazio berrien aurrean eta zibererasoen aurrean ondo babestua mantentzeko, aniztasun eta konplexutasunean etengabe hazten ari baitziren.

Sarenetek inplantatutako soluzioa

IT/OT sareen auditoria osoa egin ondoren, enpresaren aktiboak nola lan egiten zuten ulertzeko eta balizko arriskuak eta kalteberatasunak aztertzeko, Sarenetek sarean gertatzen zenaren eta bi inguruneen arteko trafikoaren xehetasunaren ikuspegi argia lortu zuen, eta horri esker, segurtasun-plana zehaztu ahal izan zuen ekin behar zitzaion heinean.

Lehenik eta behin, IT/OT sareen segmentazioa eta bereizketa egin zen ISA/IEC 62443 araudian oinarrituta. Araudi hori industria-sektoreko sareetarako espezifikoa da, eta sare bat nola egituratu eta ordenatu adierazten du, negozioaren IT sarea eta ekoizpen instalazioko OT sarea barne hartuta.

Aldi berean, bi inguruneen arteko komunikazioak iragazteko gai ziren zibersegurtasun-elementuak instalatu ziren. Horretarako, azken belaunaldiko firewall-ak erabili ziren, solairu- eta bulego-eremu desberdinen artean sartzeko eta kontrolatzeko politikak sortuz, eta urruneko sarbideak ere kontrolatzeko arauak zehaztuz. Eta, azkenik, segurtasun-geruza horren atzean, kore- eta banaketa-switchak instalatu eta konfiguratu ziren, kasu zehatz bakoitzaren beharren arabera. Horrela, saihestu egiten zen automatizatutako makinen balizko funtzionamendu erratikoen arriskua, Interneten izandako edozein akats edo erasorengatik, edo, are okerrago, produkzio-prozesuan derrigortutako geldialdiengatik.

Horrela, sarean erabilera bidegabeak prebenitzea lortu da, sail edo pertsona bakoitzaren produkzioaren eta informaziorako sarbideen gaineko kontrol handiagoa lortuz. Aldi berean, datu kritikoen esposizio-maila murriztu da eta diseinu- eta fabrikazio-prozesuei buruzko informazio konfidentziala galtzea edo transferitzea saihestu da, urrutiko sarbide seguruagoa lortzeaz gain.

Dena konektatuta dagoen mundu globalizatu honetan, Miguel Pastor ULMA Conveyor Components-eko Eragiketen zuzendariak nabarmendu duenez, ziur egon behar dugu gure sareak babestuta daudela, eta hori ezinbestekoa da lehiakortasuna ez galtzeko eta industriaren digitalizazioan aurrera egiten jarraitzeko. Proiektuari ekiteko zuen ezjakintasun teknikoaz jabetuta, Sarenetengana jo zuen bere kasu zehatzari hobekien egokituko zitzaion konponbidea lortzeko. Erabaki hori erabakigarria izan zen organizazioaren komunikazio guztietarako arkitektura seguru eta neurrira bat martxan jartzeko, eta horixe izan zen, hain zuzen ere, 4.0 industriaranzko bilakaera-prozesuan izan genuen kezkarik handienetako bat.

Partekatu

Beste berri batzuk