Sei enpresa berri aurkeztu dira Euskadiko Parke Teknologikoko enpresak konektatzeko K·business ekimenaren hamabosgarren edizioan

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, K·business, Konpromisoa

Aingura IIoT, Cocoon Bioscience, Guuk, Lortek, Mepro Medical Reproductive Solutions eta PepsiCo dira, besteak beste, azken hilabeteetan Euskadiko Parke Teknologikoko Campusetan ezarri diren eta topagune honetan parte hartu duten erakundeetako batzuk

Euskadiko Parke Teknologikoak, ezarri berri diren enpresa taldeko sei erakunde berri aurkeztu ditu K·business topaketan. Aingura IIoT, Cocoon Bioscience, Guuk, Lortek, Mepro Medical Reproductive Solutions eta PepsiCo enpresa berriek beren jarduerak, produktuak eta zerbitzuak azaldu dituzte harremanak, lankidetza eta negozioaren garapena sustatzeko helburua duen Euskadiko Parke Teknologikoko Campusetako erakundeen arteko topagune horretan.

Jadanik topaketen 15 edizio egin dira. Horietan 400 erakundek baino gehiagok hartu dute parte, eta merkataritza-akordio ugari eragin dituzten 300 bileratik gora egin dira.

 Aurkezpen-erronda

Ekimenak enpresa bakoitzaren aurkezpen-erronda bat izan du, eta alde biko 31 topaketa, inskribatutako erakundeen arteko harremana, lankidetza-aukerak eta negozio-garapena errazteko.

Aingura IIoT Donostiako Campusean dago, Inzu Taldekoa da eta industriarako abangoardiako IIoT soluzioak diseinatzen eta garatzen ditu. Soluzio horiek datuen eskuratzean, aurre-prozesatzean, prozesatzean eta kudeaketan, erabakien euskarrian, industria-ingurune produktibo konektatuetan prozesatu daitezkeen ezagutzetan eta aholkularitza eta laguntza teknikoan oinarritzen dira.

Zamudio/Derioko Campusean instalazioak dituen Cocoon Bioscience, proteinak eta entzimak fabrikatzeko plataforma da, intsektuak beren kapulu egoeran bioerreaktore natural gisa aprobetxatuz. Hazteko faktoreen ekoizpena bilatzen egiten du lan, kostu baxuan landutako haragia eta arreta medikoko aplikazioetarako azido nukleikoak aldatzen dituzten entzimak ekoiztea ahalbidetzeko.

Egoitza Zamudio/Derioko Campusean duen Guuk, zuntz optikoko, mugikorreko eta telebistako zerbitzuak eskaintzen dituen euskal telekomunikazio-operadorea da, eta zerbitzuaren bikaintasunean oinarritzen den negozio-eredu disruptiboa du.

Duela gutxi Donostiako Campusean instalazioak inauguratu dituen Lortek, industria sarera transferitzeko eta lehiakortasuna hobetzeko fabrikazio prozesuen digitalizazioan ezagutza sortzen duen zentro teknologiko pribatua da.

Donostiako Campusean dagoen Mepro Medical Reproductive Solutions, laguntza bidezko ugalketa-prozedurak hobetzeko espermatozoide onenak hautatzeko gai den gailu medikoa garatzen eta merkaturatzen ari den start-up-a da.

PepsiCok Gasteizko Campusera eraman ditu bulegoak. Han dago munduko bere hub digitaleko taldearen parte bat, eta konpainiaren digitalizazio-programa nagusiak sortzen eta garatzen diren bikaintasun globaleko zentroa. Multinazionalak Euskadin bere edari-planta ere badu, Etxabarri-Ibiñan, hain zuzen ere, eta bertan egiten dira Pepsi edo KAS, beste edari-marka batzuen artean.

K·business Euskadiko Parke Teknologikoko Networking zerbitzua da, eta PARKE enpresei inguruko beste enpresa eta eragile batzuk ezagutzen eta haiekin harremanetan jartzen laguntzea du helburu, lankidetzan aritzeko eta negozioa garatzeko aukerak identifikatuz eta sortuz.

K·business zerbitzua Euskadiko Parke Teknologikoaren BEParke ekimenearen barruan dago. Ekimen horren helburua, zerbitzu espezializatuen katalogo berri baten bidez enpresa-proiektuen beharrei erantzutea da. Horrela, Neworking K·business zerbitzuaz gain, PARKE markak garapen enpresarial, profesional eta pertsonala bultzatzeko pentsatuta dauden beste lau zerbitzu berri ditu: K·talent, K·impulse, K·future eta K·media

 https://parke.eus/eu/negozio-ekosistema/

Partekatu

Beste berri batzuk