Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) gizakientzako sendagaiak fabrikatzeko akreditatu du TECBIOCEL

Albisteak, Gipuzkoa

Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan dagoen enpresak, hazkuntza-faktoretan aberatsa den plasmaz egindako sendagaiak modu esterilean eta seguruan ekoizten ditu

Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) gizakientzako sendagaiak fabrikatzeko laborategi gisa akreditatu du TECBIOCEL. Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan dagoen enpresak GMP (NFC, Ekoizpen Egokiarako Arauak) ziurtagiria lortu du. Enpresaren jarduera medikuntza birsortzailera bideratzen da, pertsonek bizi-kalitate hobea izan dezaten. Horrela, hazkuntza-faktoretan aberatsa den plasmaz egindako sendagaiak modu esterilean eta seguruan ekoizten ditu.

Enpresa farmazeutikoak hainbat marka ekoizten ditu; erabilera autologorako eta behin-behinekorako zelula amen kriokontserbazioan eta balizko eta etorkizuneko gaixotasunen aurrean zelulen kontserbazio seguruan espezializatutako Celulife; hazkuntza-faktoreetan aberatsa den plasmaz egindako sendagai autologoak egiten dituen Regenia; eta terapia zelularrean ikertzeko Farmacel.

TECBIOBEL “BioPrintIa” izeneko partzuergoko kidea da, eta CDTIren diru-laguntza jaso du Misioak programaren bitartez. “BioPrintIa” belauneko patologia osteoartikularren bat (kartilagoa edo tendoia) duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko saiakera bat da. Ama-zelulekin eta Hazkuntza-faktoreekin (PRFC) 3Dko inplante birsortzaileak garatzeko tratamendu pertsonalizatua da.

Partekatu

Beste berri batzuk