Sentsore adimendunak garatzeko mikro eta nanoteknologiak
GAIKERek parte hartzen du bakterioak eta haien antibiotikoekiko erresistentzia-geneak identifikatzeko detekzio genetikoko teknika aurreratuetan oinarritutako sentsore elektrokimikoak garatzen dituen SMARTк⚆ S proiektuan
Proiektu honek mikrosistemak fabrikatzeari lotutako erronka zientifiko-teknologikoak jorratzen ditu, 4.0 industrian aplikatzea sustatzeko. Helburua da ezagutza sortzea neurketa- eta transdukzio-printzipioen garapenean, sentsibilitate eta espezifikotasun handiko detekzioa bermatzeko, hainbat printzipio fisikotan oinarrituta. Horretarako, mikro eta nanoegiturak integratuko ditu transduktorean hainbat funtzionalitaterekin, eta mikroko eta nanofabrikazioko teknologia aurreratuen bidez sortuko dira.
GAIKERek esperientzia sendoa du bioteknologian (biodetekzioa eta biomedikuntza), nanoteknologian eta material aurreratuetan, eta aplikazioak ditu ingurumenaren iraunkortasunean, nekazaritzako elikagaien sektorean eta osasunean. SmartS esparruan, 2. zereginaren liderra da, bakterioak detektatzeko sentsore elektrokimikoen garapenean oinarritua (Staphylococcus aureus, eta metizilinarekiko erresistenteak diren anduiak (MRSA), Listeria monocytogenes eta Legionella spp.), LAMP anplifikazio genetikoa eta CRISPR-Cas teknologia konbinatuz. Ikuspegi hori bereziki garrantzitsua da, gaur egun ez baitago patogeno horiek detektatzeko proposatutako teknologietan oinarritutako sentsorerik.
Garatutako sentsoreak batez ere nekazaritzako elikagaien ekoizpenean aplikatuko dira (esne-industria, haragiaren eta arrantzaren eraldaketa, edariak, besteak beste), bai eta in vitro diagnostikoari aplikatutako mikrofluidikoan, gainazalen biofuntzionalizazioan eta elektrokimika malguan adituak diren enpresen sustapenean ere, beste sektore estrategiko batzuen artean.