SPRI taldeak EUSKARALDIAren bigarren edizioan parte hartuko du, euskara ulertzen eta hitz egiten duten pertsonen hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozialean

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Gizarte esparru guztiak hartzen dituen ekimena da, eta azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo da, “Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan” lelopean.
Bigarren edizio honek erakundeak ditu ardatz, beren espazioetan hizkuntza-ohiturak aldatzeko urratsak eman ditzaten eta erakundeko pertsonen parte-hartzea sustatu eta babes dezaten. Horretarako, “Ariguneak”, belarriprest eta ahobizirako espazioak edo lantaldeak identifikatu dira.
SPRI taldean:
33 Belarriprest, 63 Ahobizi, 15 Arigune

Partekatu

Beste berri batzuk