SPRIk eta Foru Aldundiek beren lankidetza zabaldu dute I+G+B-ko txostenak egiteko

Gipuzkoa

–       SPRIk eta Foru Aldundiek hitzarmen bat sinatu dute zerga pizgarriaren kudeaketa teknikoa hobetzeko

–       Txosten horien bidez enpresek berme osoz aplika dezakete I+B+G-ko jarduerak egiteagatiko kenkaria Sozietateen gaineko Zergan, eta aldi berean zerga administrazioei tresna eraginkorrak ematen zaizkie kenkaria behar bezala aplikatzen dela segurtatzeko.

Gaur, azaroaren 7an (ostirala), Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Ogasun Sailek eta SPRIk lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu dute enpresentzako txostenak egiteko eta txosten horien bidez I+G+B-ko jarduerengatiko kenkaria aplikatzeko Sozietateen gaineko Zergan.

Hitzarmen honen bidez indartu egingo dira Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko SPRI-Enpresen Garapenerako Agentziak 2009tik egiten dituen I+G+B-ko proiektuei buruzko txostenak, eta hala izan da SPRIk, txosten horiez gain, posible duelako baita ere, Foru ogasunen baten eskariari erantzunez, Sozietateen gaineko Zergaren auto-likidazioak aurkeztu ondorengo txosten arrazoituak egitea, pizgarriaren kudeaketa teknikoa hobetzeko eta bere sostengarritasun operatiboa segurtatzeko.

Hitzarmen honek, beraz, SPRIk eta Foru Aldundiek 2009an sinatu zuten aurrekoaren aplikazio-esparrua zabaltzen du. Harrezkero SPRIk 12.000 txosten inguru egin ditu, eta hala, segurtasun juridiko handiagoa bermatu zaie enpresei I+G+B-ko jarduerak egiteagatiko kenkari fiskalak aplikatzean eta laguntza eman zaie Foru Aldundiei zerga hori kudeatzeko orduan.

Nolanahi ere, euskal enpresek aurrerantzean ere eskatu ahal izango diote SPRIri egin ditzala garatzen ari diren I+G+B-ko proiektuei buruzko Kalifikazio Txosten Teknikoak zergaren auto-likidazioan sartu baino lehen.

SPRIk aldeko txostena egiten badu,  enpresek bermatuta izango dute euskal foru ogasunetan kontzeptu horregatik eskainitako kenkari fiskalak aplikatzea, izan ere txostena loteslea izango baita Zerga Administrazioarentzat jarduera jakin bat ikerketa, garapen edo berrikuntza arloko jarduera bezala kalifikatzeko orduan.

SPRIren eta foru erakundeen helburua da ikerketa, garapen eta berrikuntza jarduerak sustatu, bultzatu eta indartzea euskal enpresetan lehiakorrago izan daitezen lagunduz eta jarduera horien ondoriozko zerga pizgarriak behar bezala aplikatzen direla bermatzea.

Partekatu

Beste berri batzuk