SPRIko Teknologiako zuzendariak Bilbon egingo den APDren kongresuan parte hartuko du

Bizkaia

–   Aitor Cobanerak, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari arituz, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Arantza Tapia sailburua Mexikorako enpresa bidaia batean daudelako, balioan jarriko du Jaurlaritzaren 2014-2016 Industrializazio Plana.

–  40 bat hizlarik parte hartzen dute foroan, “Berrindustrializatu irabazteko” izenburupean.

AITOR COBANERAAitor Cobanera, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Saileko SPRI-Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak, bihar, hilaren 30ean, parte hartuko du APDren Zuzendaritza-karguen Kongresu Nazionalaren inaugurazioan. Cobanera Eusko Jaurlaritzaren ordezkari bezala joan da, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Arantza Tapia, Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun sailburua, Mexikorako enpresa bidaia batean daudelako euskal enpresentzako negozio aukerak bultzatu nahian.

Abiapuntutzat harturik Kongresuaren leloa –“Berrindustrializatu irabazteko”–, Cobanerak balioan jarriko du Eusko Jaurlaritzaren 2014-2016 Industrializazio Plana, sinetsirik baitago Euskadiren etorkizunean “industriak pisu handiagoa izan behar duela ekonomi susperraldiaren eragile bezala, eta enpresa lehiakortasunak, ekonomiaren egiturak eta hiritarren ongizateak bermatuta egon behar dutela”.

SPRI Taldeko zuzendaritza-karguak azalduko du I+G+b-ren aldeko apustuari eusteaz gain beharrezkoa dugula atzerrira irekitzen jarraitzea eta espezializazio adimenduna bezalako estrategien alde egitea, “zeinaren lehentasunak baitira gure enpresa gaitasunak, gure gaitasun zientifiko-teknologikoak eta potentzial handiagoko aukera eremuak”.

Hilaren 30 eta 31n egingo den APDren kongresuan 40 bat hizlari arituko dira, euren artean enpresa garrantzitsuetako goi-kargu zenbait (Gestamp, Deloitte, EDP, General Electric, Peugeot, HP, Acerinox, Siemens, IBM edo Ferrovial), Ernesto Semper, Kolonbiako presidente ohia, eta Moulay Hafid Elalamy, Marokoko Ekonomia ministroa. Kongresuan hainbat gai landuko dira, hala nola berrindustrializazioa, lehia mundu globalean eta industriaren erronkak.

Partekatu

Beste berri batzuk