SPYROk 200etik gora profesional bildu ditu Donostian, erakundeen eraldaketa digitala sakon aztertzeko

Gipuzkoa

Euskal teknologiari buruzko SPYRO Biltzarrak 200etik gora profesional bildu zituen urriaren 5ean Donostiako Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egindako bere 21. edizioan

premiosspyro_1_originalHauxe izan zen leloa: “Ongi etorri aro berri honetara: Negozio aukerak eraldaketa digitalaren aroan”. Goizean zehar, parte hartzaileek eta hizlariek aukera izan zuten eraldaketa digitalak enpresei eskaintzen dizkieten aukerak sakon aztertzeko, bai eta iraultza berri honek erakundeetan eta pertsonengan ekarriko dituen aldaketei buruz jarduteko ere.

Eztabaidagai izan zen nola den gai teknologia produktu, zerbitzu eta prozesuetara berrikuntza ekartzeko, eta enpresek nola hobetzen duten, era horretan, euren produktibitatea. “Erronka izaten da lortzea industria bat beti izan dadila lehiakorragoa eta lor ditzala eremu globalean ahalik eta arrakasta gehien. Horretarako, eraldaketa digitala behar dugu ezinbestean”, nabarmendu zuen Ricardo González SPYROren zuzendari nagusiak.

Zehaztu zuenez, iraultza digital hori “ez da soilik teknologian oinarritzen. Zerikusi handia du, batez ere, eszenatoki digital berrira egokitzeko pertsonek eraldatzeko duten moduarekin, eta enpresek horretara egokitzeko duten moduarekin. Gaur egun, aro digitalarekin bat ez egitea ez da aukera bat. Aro horretan murgiltzea etorkizunean bizirik irauteko egiazko aukerak sortzea da, eta, horretarako, behar-beharrezkoa da abenturazaleak eta geldiezinak izatea. Eta justu balio horiexek ditugu SPYROn”, nabarmendu zuen Ricardo Gonzálezek.

Xabier Bastarrica SPYROko merkataritza eta marketin zuzendariak, bestalde, ETEen eraldaketa digitalak berarekin dakarren antolamendu kultura berriari buruz hitz egin zuen. “Laugarren industria iraultzak eragin handia izango du pertsonen bizimoduan, enpresa kulturan eta negozio ereduan. Eraldaketa digitalerako estrategia bat bikaina izango da, baldin eta erakunde osoak ezagutzen badu eta hartan sinesten badu. Ez badago aldaketarako ilusiorik, sekula ez dugu arrakastarik izango”, azpimarratu zuen.

Gainera, Biltzarrean, ETEen eraldaketa digitalari buruz eztabaidatzeko mahai inguru bat egin zen. Biltzarra baliagarria izan zen, halaber, fabriken konektibitatearekin eta adimenarekin, teknologia integratuekin, arriskuak denbora errealean kudeatzeko irtenbideekin, hodeiak eskaintzen dituen irtenbideekin… lotutako berrikuntzak eta irtenbideak ezagutzeko. Biltzarrean hainbat konpainia eta erakundetako hizlariek parte hartu zuten; esaterako, honako hauetakoek: Oracle, Vixion, Khegal Aeronáutica, SPRI, Adegi, CounterCraft, Axesor edo Sensornor.

Amaiera eta SPYRO Sariak

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak itxi zuen SPYROren 21. Biltzarra. Bertan parte hartu zuten, Euskal Autonomia Erkidegoko profesionalek ez ezik, baita beste autonomia erkidego batzuetakoek ere; hala nola Andaluzia, Galizia, Katalunia, Kanariak eta Nafarroakoek.ek.

21. Biltzar horretan, euskal teknologiaren arloak SPYRO Sariak banatu zituen, konpainiako Bezero Batzordean parte hartzen duten enpresen konfiantza eta konpromisoa aitortzeko. Konpainia hauek jaso zuten, hain justu, aitortza hori: Aceros Moldeados de Lacunza, Bexen Medical, Grupodesa, Irizar Forge, Ingapan, Egatel, Monag, Fegemu Automatismos, Fermax, SMG, Orbinox eta Turbo Motor Inyección.

Partekatu

Beste berri batzuk