Startup Olé 2017 ekimenean parte hartu du Bizkaiko Parkeak

Salamancan egindako Startup Olé 2017 iniziatiban −nazioko ekintzailetza-ekimen nagusienetariko bat− parte hartu du Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, bigarren urtez jarraian. Talentu europarra sustatzea eta Europako startup onenak ezagutaraztea izan dira topaketaren helburuak.

IMG_0570Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak berriz ere parte hartu du Salamancan egin den Startup Olé hitzorduan, non Estatuko ekintzailetza-ekimen garrantzitsuenak bildu diren. Parkeko Berrikuntzako zuzendari Cristina Andrés izan da “Making the most out of research and industry collaboration” lantaldeko buru, Europako zenbait unibertsitateko aditurekin eta talentuaren garapenarekin konprometitutako eta nazioartean erreferentzia diren enpresekin batera. Europako hainbat puntutan ekimenak gauzatzen ari dira zientziaren eta enpresa-munduaren arteko elkarlana eta kooperazioa sustatzeko. Aurkezpenean, ekimen horiek ezagutarazi eta kasu arrakastatsuak eta jardunbide onenak aztertu ez ezik, ekosistemaren giltzarria diren eragile biren arteko lankidetza etorkizunean areagotzeko proposamenak ere aurkeztu ziren.