Tapiak “elkarlana” eskatu du euskal enpresen tamaina handitzeko

Gipuzkoa

–       Euskadin industri arloko enpresen %4,1 bakarrik dira ertainak, eta %0,7 handiak.

–       Sailburuak esan duenez, “enpresek egin beharreko lana da, eta guk horretan lagundu behar diegu. Horretarako, tamaina handitzeko tresna zehatz batzuk eskainiko dizkiegu”.

IMG_33261 ConsejeraArantza Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, euskal administrazioen eta enpresen arteko “elkarlana” eskatu du Euskadiko enpresa-sarearen tamaina handitzeko. Une honetan, industri arloko euskal enpresen %1 baino gutxiago dira enpresa handiak. “Gure ETEetan “T” eta “E” gehiegi daude, eta hori ez da txarra, baldin eta horretaz jabetzen bagara” esan du. Tapiak eman dio hasiera Bilbon SPRI Taldeak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) eta Confebask patronalak antolatu duten “Enpresa eta Lehiatzeko behar den Tamaina” jardunaldiari.

“Helburua berez ez da tamaina handitzea. Eta berez lehiakortasun faktore bat ere ez da. Baina argi dago baldintza komenigarri eta beharrezkoa dela batez ere zenbait arlotan lehiakortasun abantailak lortzeko” ohartarazi du sailburuak.

Sailburuak enpresen tamaina handiagoak dakartzan abantailak azaldu ditu, besteak beste, finantzaketa gehiago eta hobea lortzeko aukera, I+G+B-n inbertitzeko gaitasun handiagoa, esportazio jarduera indartsuagoa eta “multinazional handienganaino iristeko aukera”.

Sailburuak azpimarratu du enpresen tamaina hobetzeko prozesuak ezin duela egon soilik administrazioek horretarako politika ekonomiko bat aplikatzearen menpe. “Elkarrekin lan egin behar da. Bestela, porrot egingo dugu”. Horregatik esan du “Eusko Jaurlaritzak ez duela hartuko enpresei dagokien lanik. Gure eginbeharra laguntza ematea da, eta baditugu horretarako tresna egokiak: Sailak berak, SPRI Taldeak edo Arrisku Kapitaleko Sozietateak ematen dituzten laguntzak, klusterrekin garatzen den lankidetza, e.a. Laguntasuna eskaintzen diegu prozesu osoan. Ahalik eta hurbilen egon behar dugu eurengandik.  Eta geure esku dagoen laguntza guztia emango diegu. Baina azken erabakia enpresen esku dago”.

Sailburuak Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen programa multzo zabala gogorarazi du, besteak beste Gaitek, Etorgai, Gauzatu eta Lehiabide, “zeintzuek partzuergoak eta aliantzak bultzatu baitituzte proiektu arrakastatsuekin”.

Miguel Ángel Lujua, Confebask-eko presidenteak zenbait datu esanguratsu eman ditu, esaterako, AEBetako langileen %53k enpresa handietan lan egiten dutela, eta Euskadin portzentaje hori %28koa dela. Edo enpresa handien %6 bakarrik itxi direla krisiaren ondorioz. Tamaina handitzeko oztopoez ere mintzatu da, hala nola arazo kulturalak (“enpresaren kontrola galtzeko beldurra”), baina berriro esan du konpainia handiek mikroETEek baino “hobeto mantentzen dutela enplegua. Batez ere industri arloko enpresen artean gero eta garrantzitsuagoa da tamaina handitzea”.

Lujuak dio Euskadin tamaina handitzeko egiten ari diren ahaleginak ezin direla egin “Espainiako beste toki batzuetan”, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak prozesu horretan hartu duen “jarrera oso aktiboa” nabarmendu du. Sailburuaren ildo beretik gaineratu du hazi egin behar dugula eta “ez haztea bera delako helburua, baizik eta lehiakorrago izateko”.

Partekatu

Beste berri batzuk