“Tech-language Exchange application” ideia, aurrenekoz egin den “Erronka bat Parkearentzat” ekimenaren irabazlea Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Bizkaia

Bizkaian lehenengo aldiz abiarazitako “Erronka bat Parkearentzat” berrikuntza-iniziatibaren bidez, hobekuntzarako ideiak identifikatu gura dira Euskadiko Teknologia Parkeetan.

un reto para el Parke-Bizkaia 010Euskadiko Teknologia Parkeek berrikuntza irekiko ekimen aitzindaria martxan jarri dute, Parkea eta bertako enpresak hobe daitezen laguntzen duten ideiak identifikatzeko. Parkean kokatutako enpresetan diharduten pertsonek parte hartu ahal izan dute.

Bizkaian aurtengoa izan da lehen erronka eta 29 ideia eta proposamen jaso dira, batez ere zerbitzu, ekimen eta proiektuak martxan jartzeari buruzkoak. Horien helburua izan da enpresen arteko elkarlana sustatzea, nazioartekotzea eta Parkearen zein bertako enpresak balioestea.

Jasotako ekimenak aztertu eta ebaluatu ondoren, irabazlea “Tech-language Exchange application” izan da, alegia, alor zientifiko-teknologikoan hizkuntzen arteko elkartrukea kudeatzeko tresna. Progenika Biopharma –sortu zenetik Parkean dago– erakundeko Noelia Rapúnek aurkeztu zuen proposamen irabazlea.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko zuzendari nagusi Jose Miguel Corresek eta Berrikuntzako zuzendari Cristina Andrések banatu dute saria.

Lehenengoz egin den ekimenaren balantzea oso positiboa izan da, bai parte-hartzaileen bai Parkearen ustez. Orain, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak gauzatuko du proposamen irabazlea 2016an, Parkeko berrikuntza-sailaren bidez.

Partekatu

Beste berri batzuk