Tecnalia, nanozelulosaren ikerketako izen handien artean

Gipuzkoa

Nanozelulosa ahalik eta energia-kontsumorik txikienaz ekoiztea da Tecnalia nanozelulosen esparruan lortu nahian dabilen helburuetako bat. Material hori landare guztietan dago, baina horren industria-ekoizpena kostu handiekin lotuta egon da orain arte. Etorkizunera begira, nanozelulosa, bioekonomia deritzon ekoizpen eta kontsumo eredu jasangarri berriaren giltzarrizko materialetako bat izango da.

NANOCELULOSA20300 TecnaliaTecnalia esparru honetan egin dituen ikerketei esker, euskal korporazio teknologikoak, PFI Zuntzaren eta Paperaren Ikerketa Insitutuak antolatutako Recent Advances in Cellulose Nanotechnology Research” izenburuko V. Ikerketa Mintegian parte hartu du Norvegian, urriaren 28 eta 29an. Tecnalia, bi urtez behin nanozelulosen arloko izenik garrantzitsuenak biltzen dituen hitzordu horretako gonbidatuetako bat izan da.

Mintegian, nanozelulosarekin zerikusia dute alderdi guztiak aztertu ziren, ekoizpenetik eta karakterizaziotik arlo desberdinetan dituen aplikazioetaraino, balizko aplikazio biomedikoei arreta berezia eginez. Hamar egun lehenago sarrera guztiak agortuak zituen topaketa honetan, 14 herrialdetatik etorritako 70 parte-hartzaile elkartu dira.

Horien artekoa dugu Alvaro Tejado Tecnaliako ikertzailea, ikerketa-zentroan zuzentzen dituen ikerketa-ildoen berri eman zuena. Harekin batera, mailako handiko ikertzaileek parte hartu zuten, Akira Isogai (Tokioko Unibertsitatea, Japonia), Derek Gray (McGill Unibertsitatea, Kanada), Tom Lindström (INNVENTIA, Suedia) eta Alain Dufresne (Grenoble INP-Pagora, Frantzia) tarteko zirela.

Partekatu

Beste berri batzuk