TECNALIA robotika aurreratuko erakustazoka batean parte hartzen ari da Europako Parlamentuan

Albisteak, Bizkaia

Industriari aplikatutako robotikaren etorkizuna ikusgai jarri da Bruselan, adimen artifizialean oinarritutako 15 robot erabilita

euROBIN proiektuak europar azpiegitura bat sustatu nahi du ezagutza, datuak, softwarea eta esperimentazio-plataformak trukatzeko

Europako Parlamentuak robot-teknologia berritzaile bat erakutsi du gaur goizean, adimen artifizialeko soluzio aurreratuz hornitutako 15 robotetan ezarria. euROBIN Robotikako Bikaintasun Zentroen Europako Sarearen barruan sortu da ekimena, TECNALIA ere partaide dela, agerian jarri baititu fabrikazio aurreratuan eta robotika aplikatuan Euskadin ditugun gaitasun teknologikoak.

TECNALIA, ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentroa, erreferentzia bat da halako roboten gaitasun industrial berriak garatzen eta sortzen izan duen parte-hartzeagatik. Horregatik, proiektuaren pieza gako bat da, robotika kolaboratiboan duen esperientziagatik, bere sistema autonomoengatik, bere fabrikazio aurreratuagatik eta adimen artifizial aplikatuagatik.

Roboten gaitasun aitzindarien artean, nabarmendu daiteke, besteak beste, zahartze demografikoak ekarri duen eskulan-eskasia arintzeko gaitasuna, zeinari esker hobetu baita lan-ingurunean pertsonek duten segurtasuna eta ergonomia.

Topaketari esker, Europako Batzordeko zenbait ordezkarik eta hainbat industria-enpresatako kideek aukera izan dute aztertzeko nola indartu kontinenteak robotikan eta adimen artifizialean duen lidergoa. Horrez gain, teknologia horrek industriaren lehiakortasunean eta ongizatean duen eragina azkartzeko formulak aztertu ahal izan dituzte.

euROBIN

Horizon Europe-k finantzatutako Robotikako Bikaintasun Zentroen Europako Sarea da euROBIN, eta AAn oinarritutako robotak garatu, baliozkotu eta hedatzeko ingurune bat eraikitzea du helburu. Ekimenak zenbait ikerketa-zentro, unibertsitate eta industria-enpresa biltzen ditu robot, zeregin eta inguruneen arteko gaitasun-transferentzia ahalbidetzeko eta, hala, ezagutza, datuak, softwarea eta esperimentazio-plataformak trukatuko dituen azpiegitura bat sustatzeko.

Proiektuan, TECNALIAk ez ezik, Europako 14 herrialdetako beste 31 bazkidek ere parte hartzen dute, eta robotikan eta adimen artifizialean inoiz egin den lankidetza-ahalegin handienetako bat gauzatu da. euROBINi esker, berrikuntza merkatura iritsiko da, garapen teknologikoa lortuko da eta roboten arteko ezagutza-trukea gertatuko da.

Partekatu

Beste berri batzuk