Tecnaliak jakinarazi du: Aparteko egoera honetan, TECNALIAn enpresak eraldatzen eta langileak trebatzen lagundu nahi ditugu

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

#TECNALIALIVE aurkezten dizugu. Etorkizuna eraldatuko duen teknologietan adituak direnen prestakuntza-pilulak eta on-line aurkezpenak eskaintzeko gure modua

#TECNALIALIVE da zure oraina aldatu eta etorkizuna eraldatuko duen teknologietan adituak direnen prestakuntza-pilulak eta on-line aurkezpenak eskaintzeko gure modua. Pilula hauen bidez, gure jarduera-eremu nagusietan dugun esperientzia eta gaitasunak eskaintzen dizkizugu: #EraldaketaDigitala #FabrikazioAurreratua, #Mugikortasun Jasangarria, #Osasuna, #TrantsizioEnergetikoa eta #Hiri-Ekosistema, egoera honetatik hobeto atera eta aurretik urrats bat egin dezazun.

Asteazken honetan, hilak 8, hasiko gara “Blockchain: aplikazio praktikoak” webinarrarekin, 16:00etan. Datorren astean, “Zibersegurtasun industriala”-rekin jarraituko dugu asteartean, hilak 14; “SSI: identitate digitaleko eredu berriak” asteazkenean, hilak 15; ostegunean, hilak 16 “5G Industrian”; eta ostiralean, hilak 17, “Transformazio digitala ziurgabetasun-egoeretan”. Ondoren, gure ohiko kanalen bidez jakinaraziko dizkizugu eskaintzen ditugun gainerako pilulak.

Zure esanetara gaude, edozein interes duzula, gure eskaintza zure beharretara egokitzen saiatzeko.

Era berean, ez dugu aukera hau pasatzen utzi nahi egoera konplexu honi elkarrekin aurre egiteko gogoa eta jarrera azaltzeko.

Zure zain gaude #TECNALIALIVE-n

Partekatu

Beste berri batzuk