Tecnaliaren proiektua isurketak murrizteko

Bizkaia

Diofur proiektu europarraren buru da Tecnalia. Aipatu egitasmoan, burdin-metalak urtzerakoan sortzen den dioxina kopurua murrizteko helburua duten sei herrialdetako hamahiru enpresek parte hartzen dute. Diofur 2006ko uztailean sortu zen, isurketak minimizatzeko protokoloa erabilgarri dauden teknika onenen arabera ezartzeko eta informazioa partekatzeko xede nagusiarekin. Tecnaliako iturriek adierazi dutenez, emaitzak lortzeko isuritako hauts-partikulen barruan dagoen dioxina kopurua aztertzeaz gain, adsortzio-desortzio tekniken bidez gasetan dagoen zatia atzeman da. Ekimenak 2,8 milioi euroko aurrekontu-partida izan du.

Partekatu

Beste berri batzuk