Teknologia enpresek eskaintzen dituzten etorkizuneko aukerak erakutsiko dizkiete Euskadiko lanbide heziketako ikastetxeek eta Teknologia Parkeen Sareak batxilergoko 800 ikasleri

Gipuzkoa

IKASLANek, HETELek eta Parkeen Sareak antolaturiko LH-KO ESPERIENTZIAREN FOROAk gazteen artean LHrekiko interesa piztea du helburu. Horretarako, bisitak egingo dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako teknologia parkeetako punta-puntako hainbat enpresatara.

IMG_4599Lanbide Heziketako Esperientziaren Foroan parte hartzen duten Batxilergoko 800 bat ikasle hartuko ditu Euskadiko Teknologia Parkeen Sareak, datorren martxoaren 6an. Parkeen Sareak eta IKASLAN eta HETEL Lanbide Heziketako elkarteek antolaturiko jardunaldiak ikasle gazteen artean ikasketa horiekiko interesa piztea du helburu. Horretarako, oso etorkizun hurbilean lantoki izan ditzaketen teknologia enpresetara hurbildu nahi dituzte ikasleak. Hala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako teknologia parkeek bisitaz eta hitzaldiz osatutako aldi bereko programa bat garatuko dute, euskal LHaren enplegagarritasun handia erakusteko. Izan ere, batez beste % 80ko enplegagarritasuna dute titulazio horiek guztiek, baina industria zikloen kasuan, % 100era hurbiltzen da.

Kopuru horiek giza dimentsioa har dezaten balioko du foroak, graduatu diren zenbait ikasleren eta gaur egun ikasten ari diren beste batzuen parte hartzeari esker. Horiek azalduko dute zergatik matrikulatu ziren LHan, gaur egun Euskadiko ikasleen % 50ek egiten duen bezala. Horietako batzuk, gainera, Unibertsitate titulua eskuratu eta gero matrikulatzen dira. Horrez gain, azalduko dute, prestakuntza dualaren bidez lantokietan praktikak egiteko aukerari esker, etorkizuneko aurreikuspenak nabarmen hobetu zaizkiela eta, areago, esperientzia horrek beren negozioak sortzeko prestatu dituztela. Esperientzia pertsonal horien berri izateaz gain, LHak enpresetan zein ospe ona duen ere egiaztatu ahal izango dute bisitan parte hartuko duten ikasleek.

Ekimena, aurten hirugarren edizioa beteko duena, Euskadiko Teknologia Parkeen Sarearen 2017-2020 Plan Estrategikoan txertaturik dago. Gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko bokazioa sustatzea da Planaren helburuetako bat. Kontuan izan behar dugu Sarean bildutako 540 enpresak euskal industria ehuneko punta-puntako enpresak direla, hain zuzen ere Ikerkuntza + Garapenean (I+G) egiten duten inbertsioagatik (Euskadiko gastu osoaren % 42) eta, batez ere, goi eta erdi mailako titulazioetan talentua erakartzeko duten gaitasunagatik.

Partekatu

Beste berri batzuk