Teknologia Parkeen etorkizuna Bilbon aztertu da

Bizkaia

Sprilurrek atzo jakinarazi zuenez, parkeen eta industriguneen garapeneko aditu europarrak Bilbon bildu dira instalazio horien etorkizuna zehazteko. Bilera hori Sprilur, Eusko Jaurlaritzaren lurzoru eraikuntza industriaren sustapenerako sozietate publikoa, buru duen Mitke proiektu europarraren esparruan gauzatu da. “Atzeraldi ekonomikoak eta ekonomia globalizatuaren eraginak, kostu baxuak dituzten herrialdetara lekualdatu diren produkzioekin batera, are gehiago nabarmentzen dute industria-parkeetako kudeatzaileek estrategiak aztertzeko eta etorkizunera begira enpresa-dinamismoa sustatzeko duten beharra”, azpimarratu zuten antolatzaileek. Lehenbiziko ondorioen arabera, industria-parkeen modernizazioa giltzarria izango da enpresa berriak sortu eta kokatzeko orduan eta tokiko eta eskualdeko enpresen garapenean.

Partekatu

Beste berri batzuk