Transfierek foroak erakunde eta enpresa sektorearen babesa jaso du

Araba

Topaketa bakarra izan da Espainian eta sustatzaileen artean dago APTE, Espainiako Teknologia Parkeen Elkartea eta horien parte dira euskal parkeak. Foroa Sevillan aurkeztu da asteartean eta Malagan aurkeztuko da otsailaren 8an eta 9an, eta espazio bakar batean sartzen ditu ezagutza zientifikoaren sortzaileak, beren ideiak enpresa sektorera pasa ditzaten.


‘Transfiere’, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Europako lehen Foroak otsailaren 8an eta 9an espazio bakarra eratuko du Malagako Azoka eta Biltzarren Jauregian (Fycma), Espainian zientzia arloaren eta enpresa sektorearen artean lankidetza bultzatzeko. Ekitaldiak enpresa eta erakunde andaluziarren laguntza sendoa jaso du astearte honetan Sevillan. Erakunde sustatzaileen artean dago Espainiako Teknologia Parkeen Elkartea, eta horien parte dira euskal teknologia parkeak.

Zabalkunde saioan azaldu denez, topaketan unibertsitateetako eta ikerketako zentro publiko eta pribatuetako ikerlariek aukera izango dute sortzen duten ezagutza I+G+b sektoreko enpresa eta agenteei eskualdatu ahal izateko, han elkartuta negozio aukera errealak sortzeko.

Jardunaldian parte hartu du Andaluziako Juntako Ekonomia, Berrikuntza eta Zientzia Saileko idazkari nagusiak, Francisco Triguero-k; Malagako Udaleko Enpresa eta Enplegu Sustapeneko zinegotzi eta alkateordeak, María del Mar Martín-ek; Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteko presidenteak (APTE), Felipe Romera-k; Andaluziako Enpresarioen Konfederazioko (CEA) idazkari nagusiak (CEA), Antonio Carrillo-k, eta Konfederazioko Teknologia Berrien Batzordeko idazkariak, Ángel Quiles-ek; Andaluziako Teknologia Korporazioko (CTA) zuzendari nagusiak, Elías Atienza-k, eta Cartuja 93ko presidenteak, Isaías Pérez-ek.

Haiekin batera, Sevillako Unibertsitateko Teknologia Transferentziako errektoreordea, Ramón González, eta Malagako Unibertsitateko Ikerketakoa, José Ángel Narváez, presente egon dira ezagutza zientifikoko berrikuntzako ordezkari gisa, Andalucía Tech unibertsitateko bikaintasun campusaren partaide direnez, bi erakunde akademikoek eratzen baitute, eta ikertzailez horni dezake Transfiere.

“Jakintza funtsezkoa da produkzio ehun andaluziar berriarentzat eta Transfiere urrats bat gehiago da unibertsitatearen eta enpresa sektorearen arteko harremana sendotzeko”, esan du Triguerok.

Hala, Romerak nabarmendu egin du erakunde guztiek egin duten ahalegina ikerketaren eta sektore produktiboaren arteko “topaketa nazional handi bat” eratzeko; berak esan duenez, networking espazio handi bat izango da eta bertara etorriko dira sektore bakoitzean berrikuntza bultzatzen duten eragileak.

Beste alde batetik, Martínek nabarmendu egin du ikerketa eta enpresaren arteko lankidetza sustatzeaz gain, Transfiere enpresa proiektu askoren jaioleku izan daitekeela eta beren negozioa eratzeko aukera ikusten duten ekintzaileen sorleku. “Foro bat, enpresa ehunak, pymeak eta autonomoak barne, lehiakorrago izateko eta aberastasun eta enplegu gehiago sortzeko”.

Gainera, Martínek agerian utzi nahi izan du unibertsitatearen zeregina, “han ematen baita prestakuntza, gero ekintzailetzari lotutako kultura, berrikuntza eta teknologia sortzeko”.

“Andaluziak I+G+b arloan egindako gastua ehuneko 9,4 hazi zen 2010ean, eta Espainian, ehuneko 0,1 hazi da”, esan du Quiles-ek eta nabarmendu du ezin hobea dela foroa eskualdean egitea. “Gainera, sektore pribatua oso jakitun da berritzearen garrantziaz, izan ere 2010ean ehuneko 23 gehiago eman zuen berrikuntzarako 2009an baino”, nabarmendu du.

Era berean, Atienzak adierazi du enpresak zeregin handia daukala unibertsitateak sortzen duen ezagutza gizarteratzen, “aukera bat da enpresek ezagutu dezaten unibertsitatearen beharra zein den, eta alderantziz”, esan du.

Azkenik, Saldañak azpimarratu egin du Cartuja Zientzia eta Teknologia Parkeak ekitaldian egin duen apustua, bere 18 ikerketaguneetako ordezkaritza zabala ekarri baitu eta Carrillok nabarmendu du “I+G+b-ko inor ez dagoela ekitalditik at eta hori erakundeen babes sendoak erakusten duela”.

Erakunde sustatzaileak

Ekitaldiaren erakunde sustatzaileak hauek dira: IKT, Komunikazio eta Eduki Digitalen Sektoreko Enpresen Elkartea (Ametic), Espainiako CEEIen Elkarte Nazionala (Ances), Andalucía Tech, Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkartea (APTE), Malagako Udala, Andaluziako Teknologia Korporazioa (CTA), Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroa (CDTI), Unibertsitate Espainiarren Errektoreen Konferentzia (CRUE), Andaluziako Informazio eta Komunikazio Teknologietako Enpresariak (Eticom), Espainiako Teknologia Zentroen Espainiako Federazioa (Fedit), Genoma España, International Association of Science Parks (IASP), Andaluziako Junta, Málaga Valley, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa, Andaluziako Espazio Teknologikoen Sarea (RETA) eta Malagako Unibertsitatea (UMA). Informazio gehiago www.forotransfiere.com. webgunean.

Partekatu

Beste berri batzuk