Txileko Unibertsitate Katolikoaren arduradunek insteresa dute Euskadiko Parke Teknologikoen ereduan

Bizkaia

50 urte luzeko ibilbidea duen Txileko Unibertsitate Katoliko Pontifizioaren Eraikuntza Zibileko Eskolako entitate bat den DECON UCren zuzendari delegazio bat izan da bisitan Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, bertatik bertara ezagutzeko Euskadiko Parke Teknologikoen kudeaketa eta garapen eredua.

Visita Chile-Alex 004DECON UCk eraikuntza industriaren lehiakortasuna hobetsea du helburu, eta helburu hori lortzeko, hedapen teknologikorako zentro bat sortzeko proiektua du abiarazita. Izan ere, proiektu horrek ekarri ditu Euskadira, eta hain zuzen ere, Tecnaliara, haren experientzia eta eraikuntza industriari lotutako garapen teknologikoak ezagutzeko. Gainera, hainbat proiektu ezagutu dituzte, hala nola ZTBEKren (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilu) eragileak nola daunden antolatuta laguntzarako finantziaketa programak, azpiegiturak, besteak beste.

Partekatu

Beste berri batzuk