Uztailaren 7an, ostirala, “Leonardo Torres Quevedo: airearen konkista” erakusketa inauguratzen da Eureka! Zientzia Museoan.

Gipuzkoa

Uliako transbordadorearen itxi zenetik 100 urte pasa direnean, Eureka! Zientzia Museoak, datorren uztailaren 7an, ostirala, “Leonardo Torres Quevedo: airearen konkista” erakusketa inauguratuko du. Cantabriako ingeniariaren bizitzari eta berak airearen konkistarako egindako ekarpenei buruzkoa da erakusketa

1907TransbordadorMonteUlía001Erakusketa hiru zatitan dago banatuta: baloi gidatuak, telekinoa eta aireko transbordadoreak.

 Baloi gidatuak eta Telekinoa

– Uztailaren 7tik abuztuaren 31ra

– Eureka! Zientzia Museoko Newton aretoan

– Sarrera doan

– Astelehenetik ostiralera 10h.-20h. / Asteburu eta jai-egunetan 11h.-20h.

 Transbordadoreak

– Irailaren 1etik 30era

– Eureka! Zientzia Museoko Montessori aretoan

– Sarrera doan

– Astelehenetik ostiralera 10h.-19h. / Asteburu eta jai-egunetan 11h.-20h.

Baloi gidatuak

Torres Quevedok baloi gidatuen historiari egindako ekarpena erakusten duten 16 paneleko sorta bat da, eta honako alderdi hauek erakusten ditu: lehen baloi gidatuen diseinua, Montgolfier anaien igoaldiak, patenteen erregistroa, tripulazioarekin eta tripulaziorik gabe egindako lehen probak, Torres Quevedo asmatzaileak XX. mendean egindako ekarpenak eta haren ideien iraupena egungo baloi gidatuetan.

Telekinoa

Atal honetan, Torres Quevedok historiako lehen urruneko agintearen asmatzaile gisa egindako ekarpena dago zehaztuta. Baloi gidatuak telekontrolatzeko helburuarekin diseinatu zen.

Atal honetako paneletan azaltzen denez, Torres Quevedok 1902ko abenduaren 10ean patentatu zuen Telekinoa Frantzian. Halaber, Telekinoa horretarako sortutako aeronautika-saiakuntzen zentroan egiten ziren proben arabera egokitzeko egindako aldaketak eta hobekuntzak ikus daitezke.

Gainera, egun horietan museora hurbiltzen diren bisitariek Leonardo Torres Quevedoren busto bat, haren bizitzari buruzko eta zientziari egin zion ekarpen emankorrari buruzko informazioa eta haren azterketa eta diseinuekin zerikusia duten objektuak ikusi ahal izango dituzte.

Transbordadoreak

Duela 110 urte, 1907ko irailaren 30ean, Donostiako Ulia mendiko Transbordadorea inauguratu zen. Pertsonak garraiatzeko erabili zen lehen teleferikoa izan zen munduan. Sociedad de Estudios y Obras de Ingeniería de Bilbao izeneko enpresak egin zuen transbordadore hori.

Transbordadore hori 1917an ibili zen azken aldiz, baina urtebete lehenago haren kopia berdin-berdin bat inauguratu zen. Zehazki, 1916ko abuztuaren 8an gertatu zen hori, Niagarako ur-jauzietan Spanish Aerocar izeneko transbordadorea inauguratu zenean. Erabilitako sistemari dagokionez, teleferiko hori Donostian abian jarri zenaren berdin-berdina zen, eta Ipar Amerikan pertsonak garraiatzeko instalatutako lehen teleferikoa izan zen.

Niagarako transbordadorearen saskiaren diseinua, Ulian erabilitakoa baino garatuagoa da eta 540 metrotan 35 lagun garraiatzeko edukiera dauka. Gaur egun, funtzionatzen jarraitzen du. 76 metroko altueran ipinitako 6 kableri lotuta mugitzen da 7 km/h-ko abiaduran.

Egin zaion aldaketa bakarra bidaiariak euriaz babesteko erantsitako sabaia da. Gaur egun, funtzionatzen jarraitzen du, eta, kalkulatu denez, 10 milioi turistak baino gehiagok gozatu dute teleferikoak eskaintzen dituen bistekin.

“Torres Quevedo” sistemarekin funtzionatzen jarraitzen duen teleferiko bakarra da gaur egun.

Panelez gain Donostiako transbordadorearen maketa bat ikusi ahal izango da transbordadoreei buruzko atalean.

Partekatu

Beste berri batzuk