Vicomtech-IK4, informaziora eta komunikaziora oztoporik gabe iristeko nazioarteko itun baten bazkide sortzaile

Gipuzkoa

Open URC Ituna sortzeko akordioa 2011ko urrian itxi zen eta zentru donostiarraz gain erakunde alemaniar eta estatubatuarren partaidetza ere badu.

Vicomtech-IK4, urriaren 7tik parte hartzen ari da, bazkide sortzaile gisa, Open URC Itunaren sormenean. Ituna irabazi asmorik gabeko elkartea da eta bere asmoa teknologia eta estandar propioak garatzea eta bultzatzea da informazioaren gizartea guztiengana iritsi dadin, tresna elektrikoen eta elektronikoen irisgarritasun oztopoak hautsiz.

Itunaren helburua erabiltzaile guztiek, batez ere, jakindura teknikorik ez dutenek edota muga fisikoak, sentsorialak eta kognitiboak dituztenek, informaziora heltzeko modua izan dezatela da, modu hori unibertsala izan daitela, hain zuzen ere.

Horretarako, Open URC estandarrak eta teknologiak garatzen ari da pertsonek urrutiko kontsola unibertsal (urrutiko aginteak) gertuak eta egokituak izan ditzaten. Gainera, erabiltzeko errazak diren tresnek eramateko sigilu bat sortuko da.

Ituna, Saarbrücken, Alemanian, urrian sortu zen ofizialki eta zentru donostiarraz gain, Alemanian eta Estatu Batuetan adimen artifizialean, ikerketa aplikatuan eta irisgarritasunean erreferentzia diren zentruek ere sinatu zuten, beste bazkide batzuren artean. Edozein kasutan, interesa duen edozein erakunderen partaidetzara zabalik dago, bai enpresei, erakunde publikoei zein ikerketa-erakundeei.

Open URCk Europar Batzordearen oneritzia du eta, e-Inklusioaren arloko europar ikerketa egitasmo ezberdinen ondorioa da. (I2HOME, VITAL, BRAINABLE, eta beste batzuk).

Partekatu

Beste berri batzuk