Vicomtechek adimen artifizialean oinarritutako giza ahotsak klonatzeko sistema berritzailea garatu du

Sistemak bilakaera argia dakar laguntzaile birtualen, animazio-karaktereen, audioliburuen eta ahots-marken sorkuntzaren moduko inguruneetarako

Lortutako kalitatea hain da handia, benetako ahotsarekiko aldea ia hautemanezina dela

Ahotsaren klonazio automatikoaren helburua jatorrizkoen oso antzeko ahots sintetikoak sortzea da. Deep Learning eta Adimen Artifizialaren tekniketan oinarrituta, sistemak jatorrizko ahotsaren audio multzo bat baliatzen du, originaletatik bereiztea kostatzen den audio berriak sortzeko gai den eredua osatzeko.
Ahotsa klonatzeko teknologia hau azkar eta erraz pertsonalizatu daiteke, denbora errekorrean ahots zehatz batera egokituz, hizkuntza eta generoaren oztoporik gabe. Teknologia hori, beraz, benetako iraultza da, eta aplikatzen den sektoreentzat aukera bat, aukeren espektro zabal eta askotarikoa baitu.
 
Laguntzaile birtualentzako ahots-klonazioa
Sistema honek oso aplikazio interesgarria du laguntzaile birtualen esparruan. Adimen Artifizialaren alorrean egindako aurrerapenei esker, testua ahots bihurtzeko teknologiak eraldaketa handia izan du, eta, horri esker, ahots naturalak sor daitezke, eta, aldi berean, ahots horiek pertsonalizatzeko aukerak zabaldu dira.

Bikoizketa eta animazioa
Vicomtechen ahotsa klonatzeko teknologiak pertsonaia digital edo abatarrentzat ahots bereziak eta erraz ezagutzeko modukoak sortzeko aukera ematen du. Bikoizketaren eta animazioaren sektorean aplikazio horrek multimedia eta ikus-entzunezko edukiak ekoizteko aukerak biderkatzen ditu, ikus-entzunezko ekoizlearen sormena indartuz.
 
Ahots-Marka, ahotsaren erabilera marketin-ekintzetarako
Ahotsa marketin elementu gehigarri gisa har daiteke, konpainia baten irudiaren beste ezaugarri bat bihur daitekeelako. Antolakuntzaren kulturara egokituko den eta enpresarekin identifikatuko den ahots sintetiko bereizgarri bat sortu ahal izateak lehiarekiko abantaila dakar. Ahots berezia eta ezagutzeko   modukoa duten laguntzaile birtualek nortasun handiagoa dute, eta horrek errazago identifikatzen eta irudia indartzen laguntzen du.

Audioliburuak
Beste aplikazio-eremu bat audioliburuena da, argi eta garbi ahots-klonazioaren teknologiaz baliatu baitaitezke, irakurleari milioika edizio sintetizatzeko eta edukia kontatzeko orduan gehien gustatzen zaion ahotsa hautatzeko askatasuna eskaintzen baitio.
Teknologia ezagutzeko modurik onena frogatzea da, beraz, esteka honetan sartzea animatzen zaituztegu. https://www.speechandlanguagesolutions.com/voice-cloning/