Vitoria-Gasteiz Campusak Euskadiko Parke Teknologikoko enpresetako profesionalek parte hartzen duten hiru talderen emanaldia hartuko du ostegun honetan, “Parkea Musik Fest” ekimenaren beste hitzordu batean

Albisteak, Araba, BeParke

Sarrera librea duen eta edonorentzat irekia dagoen ekitaldia 16:30etik aurrera izango da Vitoria-Gasteiz Campuseko Eraikin Nagusian

Campusak talentua erakartzeko eta leialtzeko sozializazio- eta dibertimendu-gune bihurtzea helburu duen “BeParke Kluba” ekimenaren parte den jardunaldi horretan Echoes & Voices –musika elektronikoa–, Growing –rock alternatiboa– taldeek eta Unai Sarasolak –rocka– hartuko dute parte

Euskadiko Parke Teknologikoaren Vitoria-Gasteiz Campusak “Parkea Musik Fest” ekimenaren beste edizio bat hartuko du datorren ostegunean, ekainak 13. Euskadiko Parke Teknologikoak sustatzen du ekimena, langileen sormen-talentuari ikusgaitasuna emateko eta laneko espazioa gizarte- eta kultura-esperientzietara irekitako bizitza-ekosistema bihurtzeko. Ekimen hau BeParke Klubaren bidez Euskadiko Parke Teknologikoko 6 Campus aktiboetan urtean zehar disfrutatu daitezkeen jardueren artean dago.

Ekitaldia Vitoria-Gasteiz Campuseko Eraikin Nagusian egingo da, eta sarrera librea izango du interesa duten guztientzat, Parke enpresetako langileak izan edo ez. Talde bakoitzeko kide bat, gutxienez, Campusetan dagoen enpresaren bateko langilea da, eta talde bakoitzak ordu erdi inguruz joko du, baina musikaz gain, zozketak ere izango dira, pintxoak eta edariak kontsumitu ahal izango dira, jaialdietarako deskontu esklusiboak eta doako 100 kontsumo ere lortu ahal izango dira.

Musika arratsaldea DJ saio batekin hasiko da eta ondoren, Echoes & Voices –musika elektronikoa–, Growing –rock alternatiboa– taldeak eta Unai Sarasola –rocka– arituko dira. Talde guztietan Parke enpresaren bateko langileen ordezkaritza egongo da; kasu honetan, Liof Pharma, Lantek eta AAC-Centro de Acústica Aplicada.

Echoes & Voice taldean Liof Pharma-n lan egiten duten pertsonek hartzen dute parte. Enpresa bioteknologiko hori sendagai esterilen kontratu bidezko fabrikazioan espezializatuta dago. Growing taldea Lantek enpresako langileek osatzen dute, txapa metalikoaren industriaren eraldaketa digitalean diharduen enpresa, eta arratsaldea bere rock alternatiboarekin girotuko du. Unai Sarasola akustikan eta argi-ingeniaritzan aditua den AAC Centro de Acústica Aplicada enpresako kidea da.

Parkea Musik Fest, duela zazpi urte martxan jarri zen “Parkerako erronka bat” programatik sortutako ekimena da, eta hamabi edizio egin dira dagoeneko, Donostia, Zamudio/Derio, Vitoria-Gasteiz eta Leioa Campusetan. Ekimenak Parkea osatzen duten pertsonen talentua nabarmendu nahi du eta lan giroa aisialdi, ongizate eta denbora libreko espazio bihurtzea du helburu.

Ostegun honetan Vitoria-Gasteiz Campusean egingo den ekitaldiari irailaren 19an Euskadiko Parke Teknologikoko Donostia Campusean programatutakoak jarraituko dio.

PARKEA MUSIK FEST 2024

Eguna: 2024ko ekainak 13, osteguna

Ordua: 16:30

Lekua: Eraikin Nagusia

Euskadiko Parke Teknologikoa – Vitoria-Gasteiz Campusa

Lumiere Anaiak kalea, 11

Gasteiz

Partekatu

Beste berri batzuk