Vitoria-Gasteiz Campusean eskola-txirrindularitzako proba bat egingo da Arabako Eskola Kirolaren Egutegiaren barruan

Albisteak, Araba

Hitzordua urtarrilaren 25ean izango da goizeko 10:30etan eta lasterketa 6 eta 14 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago

Euskadiko Parke Teknologikoko Vitoria-Gasteiz Campusean eskola-txirrindularitzako proba bat egingo da urtarrilaren 25ean, Iturribero-Durana Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatutako errepideko modalitatean, 6 urtetik 18 urtera bitarteko neska-mutilak txirrindularitzara zaletzeko. Bere historian zehar, Joseba Beloki, Aitor Kintana, Imanol Estevez eta beste txirrindulari profesional batzuk trebatu ditu klubak, baita Oier Lazkano eta Gorka Corres ere.

Proba 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago, eta aurreikusten da 120 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dutela, Prebenjamín, Benjamín, Alevín eta Infantil kategorietakoak, Arabako bederatzi klubetako batean izena emanda daudenak (Arabarrak, Aratz, Amurrio, Llodiana, Zuia, Iñurri, Aranako, Foronda eta Iturribero). Kirol hau probatu nahi duten federatu gabeko adingabeek ere parte hartu ahal izango dute, probaren egunean bertan izena emanez, 10:30etik 11:00etara, aitaren, amaren edo tutorearen baimenarekin.

Jarduera hau Arabako Eskola Kirolaren Egutegiaren parte da, Arabako Foru Aldundiaren eta Arabako Txirrindularitza Federazioaren babespean, ikasturtean zehar 30 probaz osatua. Parte-hartzaile guztiei alta eman zaie Eskola Kirolaren CUDEn.

Partekatu

Beste berri batzuk