Vitoria-Gasteizeko alkatea eta CIC energiGUNE hiri egituren energia-eraginkortasuna hobetzeko elkarlanean ari izango dira
Vitoria-Gasteizeko alkateak, Gorka Urtaranek, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi den Nerea Melgosarekin batera, CIC ENERGIGUNEko instalazioak bisitatu ditu gaur
Arabar zentroak, 13 herritartasun desberdineko 70 ikertzaile baino gehiago dituenak, energia metatzeko teknologia berrien bilketan lan egiten du eta 9 proiektu industrialetan eta 10 europar proiektuetan hartzen du parte, hauetatik 4etan buruzagi bezala
CIC ENERGIGUNEKO arduradunek haien zentroaren inguruko enpresekiko zerbitzu zaletasuna adierazi diote Alkate Jaunari. Horretarako teknologia transferentzia bultzatzen da eta Vitoria-Gasteizeko hiriarekin integrazio gero eta handiagoa sustatzen da
Vitoria-Gasteizeko alkateak, Gorka Urtaranek, bisitatu du gaur CIC enerGIGUNE, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesa duen ikerketa kooperatiboko zentroen artean Arabarako lurralde historikoan kokatuta dagoen zentro bakarra. Alkatea, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi den Nerea Melgosarekin batera etorri dena, zentroko ordezkari nagusiekin batzartu da, hau da, Aitor Oregi, Eusko Jaurlaritzako Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria, Nuria Gisbert, Zuzendari Orokorra eta Jose Castellanos, Garapen Korporatiboko Zuzendaria. Geroago, zentroan dauden instalazioak bisitatu ditu, haien barne Europako mailan dauden ekipamendu aurreratuenetarikoak daudelarik.
Biok Gorka Urtaranek eta Nuria Gisbertek, topaketa amaitzerakoan, batzarran garatutako arkodioengatik poza erakutsi dute. Akordio hauen artean azpimarratu behar da bi erakundeen arteko kolaborazioa hiri egituren energia-eraginkortasuna hobetzeko, CIC enerGIGUNEa duen Know how-a aprobetxatuz. Baita ere izan da nabarmengarria Vitoria-Gasteizeko udalak eta CIC energiGUNEk lankidetzan jardungo dutela hirian dagoen talentua bultzatzeko eta atxikitzeko, eta europar mailan nagusi den zentro honen lana zabaltzeko.
CIC ENERGIGUNEko Zuzendari orokorra den Nuria Gisberten arabera, “Gure helburu da gizarte orokorrean eta gure lurraldetik urbil egotea, eta horregatik Gasteizen integratzeko apustu garrantzitsua egiten gaude, inguruneko enpresekiko zerbitzu zaletasuna erakutsiz eta teknologia transferentzia erraztuz. Hau dela eta, benetan interesgarria iruditzen zaigu horrelako akordioak garatzea eta zentzu honetan Vitoria Gasteizeko udalari eskertu nahi diogu bere aurretiko joera.
Cic energiGUNEKO 5. Urteurrena
CIC energiGUNEk 2016ean ospatzen du bere 5. Urteurrena, bere azken urteko esfortzua eta lana ongi erakusten duten zenbaki batzuekin. Gaur egun, 13 herritartasun desberdineko 70 zientzialari baino gehiago lan egiten dute zentroan jadanik, eta bere ikerketa 9 proiektu industrialetan eta 10 europar proiektuetan gauzatzen da, hauen artean 4 proiektuetan buruzagi bezala. Bere arduradun nagusiak zenbait proiektu erakutsi dizkiote gaur Alkateari eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotziari, hauen artean RESLAK proiektu handia, altzairutegi zarrak berrerabiltzeko modu berriak aurkitzeko helburua duena. Proiektu honek 10 miloi euroko inbertsioa suposatzen du eta bere barne EUROPA mailako hamabi bazkide parte hartzen dute. Beste proiektu berezi bat MONBASA delakoa da, baita ere Arabar Parke Teknologikoan dagoen zentroagatik burututa, aeroespazial esparruan biltegi sistemak eratzeko helburua duena, eta berez arlo horretan diharduten gure inguruneko enpresetan eragin ederra izango duena. Ekimen honek 1,2 miloi euroko aurrekontua du.
Gutxi gora behera hilabete bat barru, CIC energiGUNE k bere ekipamendu garrantzitsu eta berrienetariko instalazio bateri emango dio hasiera: gela siku batean %100ean sartuta dagoen Prototipadoko lerro berria. Instalazio hau ikerketa aplikatu eta eskala handiagoko batean aurreratzeko aukera emango du, eta arabar zentroa europar eta mundu mailan ekipamendu onenetarikoa duten laborategien artean kokatzen du.