VIVEbiotech-ek egoitza berria inauguratu du
Egoitza berri honekin, VIVEbiotech-ek bektore biralen ekoizpen-ahalmena 30 bider handitu du
Donostiako VIVEbiotech terapia genikoko enpresak Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko Tandem eraikinean dituen instalazio berrien inaugurazio ekitaldia egin du
Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan duen ekitaldian Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea, Denis Itxaso Gobernuaren ordezkaria eta enpresa eta erakundeen ordezkaritza zabala izan dira
Ekitaldian, Gurutz Linazasoro VIVEbiotecheko presidente exekutiboak nabarmendu duenez, “VIVE proiektuaren fase berri honek ekosistema biomedikoa bultzatzen du, garapen ekonomikoari laguntzen dio eta talentu gaztearentzako aukera bat da”.
Gaur egun, VIVEbiotechek Estatu Batuetako, Europako, Asiako eta Australiako nazioarteko 20 bezero baino gehiagorekin egiten du lan, eta FDA europar eta amerikar araudi zorrotzenen araberako bektore lentibiralak ekoizten ditu. Konpainiaren merkatu nagusia Estatu Batuak dira, lehen mailako enpresa farmazeutiko eta bioteknologikoekin akordio garrantzitsuak formalizatu baitituzte, Astellas kasu, munduko lehen 25en artean dagoena.
Instalazio berriek, 3.000 m2-koak eta 7 areto zurikoak, eragindako loteen kopurua hogeita hamar aldiz biderkatuko dute, eta, horri esker, terapia horiek behar dituzten pazienteei iristen laguntzea da helburua.
VIVEbiotech taldeak birologian esperientzia handia duten pertsonak eta profesional gazteak konbinatzen ditu. Instalazio berri hauekin, VIVEbiotechek bere ekipoa 2021 amaierarako 85 langileko plantilla izateraino handitzea aurreikusten du. Helburua da errotazio-tasa baxua duen enpresa bioteknologiko batean trebatu eta profesionalki hazi nahi duten Gipuzkoako zein Gipuzkoatik kanpoko pertsonak sartzea.